Franz von Suppé
Franz von Suppé, jaiotza-izenez Francesco Ezechiele Ermenegildo Cavaliere Suppé Demelli (Split, Dalmazia, Austriar Inperioa, 1819ko apirilaren 18a - Viena, Austria-Hungariako Inperioa, 1895eko maiatzaren 21a) dalmaziar jatorriko austriar musikagilea izan zen.
Franz von Suppé | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Francesco Ezechiele Ermenegildo Cavaliere Suppè-Demelli |
Jaiotza | Split, 1819ko apirilaren 18a |
Herrialdea | Austria-Hungariako Inperioa |
Heriotza | Viena, 1895eko maiatzaren 21a (76 urte) |
Hobiratze lekua | Vienna Central Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Aita | Pietro Giuseppe Suppè |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Music and Performing Arts Vienna (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Ignaz von Seyfried (en) Giuseppe Ferrari (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta orkestra zuzendaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | opera |
| |
Biografia
Vienako Kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak. Geroago Donizettirekin osatu zituen. 1841. urtean Vienako Josephstadt Antzokiko zuzendari izan zen; 1862. urtean An der Wien Antzokikoa, eta 1865-1895. urteetan hiri bereko Leopoldstadt Antzokikoa.
Johann Straussekin batera, Vienako Operetaren garai ospetsueneko egile emankor eta bikaintzat hartzen da. Aipagarriak dira: Pique Dame (1864), Die schöne Galatea (1865, "Galatea ederra"), Leichte Cavallerie (1866, "Zalditeria arina"), Fatinitza (1876), Bocaccio (1879), Donna Juanita (1880) eta Die Parisien (1898, "Paristarra").
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.