Frantzisko Ximenez
Frantzisko Ximenez Baskardo (Cabredo, Nafarroa, 1651 - 1713) eskultorea izan zen, Diego Ximenezen semea. Arabako Errioxan lan egin zuen, batez ere, eta bere aitak baino lan errealistagoak ondu zituen.
Lanak
Obra nagusiak: bere aitak Lapueblako Jasokunde elizarentzat hasitako erretaula-lan batzuetan jardun zuen 1664. urtean; Ekorako erretaulako eskulturak (1676); Lezako elizako Kristo Santuaren irudia (1678); Bilarko Jasokunde elizako erretaulako irudiak (1678-1681); Bernedoko erretaula nagusia (1684), Kanpezuko elizako irudiak (1692-1698); Bernedoko elizako alboko erretaula eta Ama Birjinaren irudia (1693); Guardiako erretaula nagusiko irudiak (1694); Gasteizko San Pedro elizako erretaula nagusiko irudiak, XVII. mendearen bukaeran; eta Buxandako elizako irudiak (1703).
Harenak dira, halaber, TrebiƱuko konderriko herri batzuetako elizetako irudiak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.