Frantzisko Saleskoa
Frantzisko Saleskoa (Château de Sales, Thorens-Glièrestik hurbil, 1567ko abuztuak 21 – Lyon, 1622ko abenduak 28) savoiar elizgizona izan zen. Genevako apezpikua izan zen, eta Erromatar Eliza Katolikoak Elizako doktore eta santu izendatu zuen. Haren jaieguna urtarrilaren 24an ospatzen da.
Frantzisko Saleskoa | |||
---|---|---|---|
1602ko irailaren 17a - ← Claude de Granier (en) - Jean-François de Sales (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Geneva (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Château de Thorens (en) , 1567ko abuztuaren 16a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Lyon, 1622ko abenduaren 28a (55 urte) | ||
Hobiratze lekua | Annecy | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra | ||
Familia | |||
Aita | François de Sales de Boisy | ||
Ama | Françoise de Sionnaz de Vallières | ||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Lycée Louis-le-Grand (en) Paduako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | teologoa, idazlea, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
Mugimendua | Kontrarreforma | ||
Santutegia | |||
Urtarrilaren 24 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Erlijio-ordena | Oratory of Saint Philip Neri (en) | ||
Bizitza
1593ean egin zen apaiz, eta Chablaisko kalbindarrak katoliko bihurtzeko saioak egin zituen. 1599an Genevako apezpikuaren laguntzaile izendatu zuten, eta 1602an apezpiku kargua eskuratu zuen. 1610ean, Joana Chantalgoa santuarekin batera, Bisitazioko Ordena sortu zuen.
Philothea edo Deboziozko bizitzarako sarrera (1608-1619, hiru aldiz euskarara itzulia, Silvain Pouvreauk, Joanes Haranederrek eta Jose Kruz Etxeberriak) idatzi zuen, eguneroko bizitzan Jainkoarenganako jaiera nola bizi erakusten duena. Haren lanak frantsesez eta hitz lauz idatzitako klasiko aurreko estiloko idatzi bikainenetakoak dira.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantzisko Saleskoa |