Frantzisko Josefen Lurraldea
Frantzisko Josefen Lurraldea [1] (errusieraz Земля Франца-Иосифа, Zemlya Frantsa-Iosifa) Ozeano Artikoan dagoen uhartedi errusiarra da, Zembla Berritik ipar-mendebaldera eta Svalbardetik ekialdera dagoena. Artxipelago honek 191 uharte hartzen ditu bere barne. Uharte gehienetan ez da inor bizi, base militar eta zientifikoak salbu.
Administratiboki Errusiako Arkhangelskeko Oblastaren administraziopean dago.
Uharteak
Frantzisko Josefen Lurraldea 191 uhartez osatuta dago. Hauek dira nagusienak:
- Alexandra Lurraldea
- Rodolfo uhartea
- Graham Bell uhartea
- Hooker uhartea
- Northbrook uhartea
- Jackson uhartea
- McClintock uhartea
- Alger uhartea
- Nansen uhartea
- Wilczek Lurraldea
- Hall uhartea
- Jurgiren Lurraldea
- Wiener Neustadt uhartea
- Jeva-Liv uhartea
Erreferentziak
- Exonimoen zerrenda. Euskaltzandia (Noiz kontsultatua: 2011-2-13).
Kanpo estekak
- Österreich-Lexikon
- Bisita gidatuak uhartedira (Alemanez)
- Artxipelagoko uharteen izenak eta kokapenak (Ingelesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.