Frantzisko Jabier Landaburu
Frantzisko Jabier Landaburu Fernandez de Betoño batzuetan Xabier Landaburu bezala ezagutua (Gasteiz, 1907ko irailaren 5a - Paris, 1963ko maiatzaren 6a) arabar politikaria izan zen. EAJ alderdiko eta Eusko Ikaskuntza elkarteko kidea zen. 1933an diputatu hautatu zuten Araban, EAJ alderdiaren eskutik. 1936. urteko militarren matxinadan bi aldiz atxilo hartu zuten Gasteizen. Hamahiru hilabetez egon zen ezkutuan Gasteizko Floridako familiaren pisuko ganbaran.
Frantzisko Jabier Landaburu | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1960ko martxoaren 22a - 1963ko maiatzaren 6a ← Jesus Maria Leizaola - Joseba Rezola →
1933ko abenduaren 7a - 1936ko urtarrilaren 7a Barrutia: Araba Hautetsia: 2nd legislature of the Second Spanish Republic (en)
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Gasteiz, 1907ko irailaren 5a | ||||||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||||||
Heriotza | Paris, 1963ko maiatzaren 6a (55 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Santa Isabel hilerria | ||||||
Familia | |||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Hamahiru hilabete geroago, Lapurdira ihes egitea lortu zuen autoan, Sarara zeharki. EAJ alderdiak bere ordezkari izendatu zuen Parisen. Frantzia alemaniarren esku geratu zenean, Gestapotik ihes egin zuen, eta, 1944. urtean, Eusko Jaurlaritzak Parisen zuen egoitza bereganatu zuen. Agirre lehendakariaren zerbitzupean izan zen, hura hil zen arte. La causa del pueblo vasco obra eman zuen argitara 1956. urtean. 1960. urtean, Agirre lehendakaria hil zenean, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde izendatu zuten.
55 urte zituela eta José Antonio de Aguirre, forjador de la nación vasca obra idazten ari zela hil zen. Artikulu nagusiak: Emmanuel Mounier-Léon Blum, Patronos, cristianos y curas obreros!, ...Comunismo tampoco, ¿Debe tener el partido una doctrina social?, En torno al Pacto del Atlántico, La lección de la Commonweath, De Luxemburgo a Estrasburgo eta Marc Sangnier, el sembrador (Alderdi aldizkarian argitaratuak).
Landabururen omenez Eurobaskek (Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak) ikerketa-sari batzuk eman ohi ditu. Eneko Landaburu politikaria eta Gorka Landaburu kazetaria bere semeak dira.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.