Frantzisko I.a Medici
Frantzisko I.a Medici (Florentzia, 1541eko martxoaren 25a - Poggio a Caiano, 1587ko urriaren 17a) Toskanako Duke Handia izan zen 1574tik hil zen arte.
Frantzisko I.a Medici | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Florentzia, 1541eko martxoaren 25a | ||
Herrialdea | Toskanako Dukerri Handia | ||
Heriotza | Poggio a Caiano, 1587ko urriaren 17a (46 urte) | ||
Hobiratze lekua | Medici Chapels (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: malaria | ||
Familia | |||
Aita | Cosimo I.a Medici | ||
Ama | Eleanor of Toledo | ||
Ezkontidea(k) | Joana Habsburgo-Jagellon (1565eko abenduaren 18a (egutegi gregorianoa) - 1578ko apirilaren 11) Bianca Cappello (en) (1578ko ekainaren 5a (egutegi gregorianoa) - 1587ko urriaren 17a) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Medici | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | italiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka eta politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Cosimo I.a Medici eta Leonor Toledokoaren semea izan zen. 1564an aita erretiratu zenean, erregeorde lanak egin zituen.
1565ean Joana Austriakoarekin ezkondu zen, Fernando I.a enperadorearen alabarekin. 1578an Juana hil ondoren, Bianca Cappello maitalearekin ezkondu zen. Zazpi seme-alaba izan zituzten, horien artean Maria Medici, Frantziako erregina.
Frantzisko despotikoa izan zen bere aita bezala, baina Florentziaren independentziari eutsi beharrean, Inperioaren eta Habsburgotarren basailu gisa jardun zuen.
Manufakturaz eta zientziez interesatu zen, eta arteen mezenasa izan zen. Kimikaz eta alkimiaz ere interesatu zen, eta ordu luzeak eman zituen bere laborategian.
Semea baino lehenago hil zenez, anaia Fernando I.a izan zuen oinordeko.