Frantzisko I.a Bi Sizilietakoa
Frantzisko I.a Bi Sizilietakoa (Napoli, 1777ko abuztuaren 14a - Napoli, 1830eko azaroaren 8a) 1825-1830 bitartean Bi Sizilietako erregea izan zen. Maria Kristina Borboikoaren aita izan zen.
Frantzisko I.a Bi Sizilietakoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Napoli, 1777ko abuztuaren 19a | ||
Herrialdea | Bi Sizilietako Erresuma | ||
Heriotza | Napoli, 1830eko azaroaren 8a (53 urte) | ||
Hobiratze lekua | Santa Chiara basilika | ||
Familia | |||
Aita | Fernando I.a Bi Sizilietakoa | ||
Ama | Maria Karolina Austriakoa | ||
Ezkontidea(k) | Princess Maria Clementina, Duchess of Calabria (en) (1797ko ekainaren 25a - 1801eko azaroaren 15a) Maria Elisabet Espainiakoa (1802ko urriaren 6a - 1830eko azaroaren 8a) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | House of Bourbon-Two Sicilies (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Bizitza
Fernando I.a Bi Sizilietakoaren eta Maria Karolina Austriakoaren semea zen. Bi alditan izan zen agintari erregetza bere eskuetan izan aurretik; 1812an lehenik, ingelesen mendean (haiek onarrarazi zioten konstituzioa) eta, 1820an bigarrenez, Guglielmo Pepe jeneralaren matxinadaren garaian. Errege izendatu zutenean ez zituen aintzat hartu bere aurretik egindako berrikuntzak, eta begiko zituenen esku utzi zuen gobernua. Metternichen aholkuak onartu zituen eta politika atzerakoia egin zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/04/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantzisko I.a Bi Sizilietakoa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.