Frantziako udalerri
Udalerria (frantsesez: Commune, [kɔmyn]) Frantziako unitate administratiborik txikiena da. Udalerria alkate batek eta udal kontseilu batek gidatzen dute. Gaur egun, Metropolitar Frantzian 36.552 udalerri daude eta itsasoz haraindiko lurraldeetan 129. Estatu frantsesak, Europar Batasuneko edozein herrialdek baino askoz udalerri gehiago ditu.
Bitxikeriak
- Biztanle gehien dituen udalerria: Paris (2.265.886 biztanle)
- Biztanle gutxien dituzten udalerriak: Beaumont-en-Verdunois, Bezonvaux, Cumières-le-Mort-Homme, Fleury-devant-Douaumont, Haumont-près-Samogneux eta Louvemont-Côte-du-Poivre (biztanlerik ez)
- Eremurik handiena: Maripasoula, Guyana Frantsesean (18.360 km²)
- Eremurik txikiena: Castelmoron-d'Albret (3,54 ha)
- Paristik urrunen dagoen udalerria, Errepublika osoan: L'Île-des-Pins, Kaledonia Berrian (Paristik 16.841 km-ra)
- Paristik urrunen dagoen udalerria, Europar Frantzian: Coustouges eta Lamanère (biak 721 km-ra)
- Izen luzeena duena: Saint-Germain-de-Tallevende-la-Lande-Vaumont (38 hizki)
- Izen motzena duena: Y (hizki bakarra)
Ikus, gainera
- Frantziako hiri nagusien zerrenda
Kanpo estekak
- Udalerrien zerrenda osoa (Frantsesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.