Fronte Popularra (Frantzia)
Fronte Popularra (frantsesez: Front populaire) Frantziako ezkerreko alderdien koalizio bat izan zen, 1936-1937 urteen artean gobernuan egon zena.
- Artikulu hau Frantziako koalizioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Frente Popular (argipena)».
Section française de l'Internationale ouvrièrek (SFIO) eta Alderdi Erradikalak osatzen zuten. Hauei Gizonen Eskubideen Liga, Gerra eta Faxismoaren aurkako mugimendua eta Antifaxistak ziren Jakintsuen komiteak batu zitzaizkien, hauek, batez ere jakintsuz osatuta zeuden.
Frente Popularra gobernuan egon zen bitartea Léon Blum egon zen buruan, hau SFIOko liderra ere bazen. Bere gobernua lehenengoa izan zen emakumeak eduki zituenak, hiru guztira, hauek oraindik boto emateko eskubiderik ez zutenean. Gobernu hau boterean zegoenean Matignongo ituna sinatu zen, bertan eskubide sindikala onartu zuten eta soldatak %12 igo ziren. Piska bat beranduago, lege batek lehenengo ordaindutako oporrak ezarri zituen, 15 egunekoa eta beranduago eginiko beste lege batean astero 40 ordutara jetsi zuen arautako legezko lana (lehenago 48 ordu ziren astero).
1936ko lorpen sozialak
1936ko bi hilabetetan honako aurrerapen sozialak egin ziren Frantzian:[1]
- Ekainaren 7a: Marignongo akordioa
- Ekainaren 11: Hitzarmen kolektiboen legea: soldatak eta lan baldintzak kolektiboki definitzen dira.
- Ekainaren 1a: urtean 15 opor-egun ordainduak.
- Ekainaren 12a: asteko lan-denbora 40 ordura murriztea.
- Ekainaren 21a: derrigorrezko eskolatzea 14 urtera arte luzatzea.
- Uztailaren 24a: Frantziako Estatu Bankuaren erreforma (akziodunek Bankuaren kudeaketari buruzko botere guztia galtzen dute).
- Abuztuaren 11a: Armamentu-fabrika nagusiak nazionalizatzeko legea, jabeen kalte-ordainarekin.
- Abuztuaren 14a: Gariaren Bulego Nazional Profesionala sortzeko legea, nekazarien diru-sarrerak birbideratzearren.
Kasualitatez tarte horretan hasi zen Espainiako gerra zibila, uztailaren 18an.
Kanpo estekak
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Godeau, Eric (zuzendaria). (2009). Histoire -Geographie. Nouveau programme 2009. Bac Pro en 3 ans 1re bac pro.. Nathan, 23 or..