Zumalakarregiren atea
Frantziako Atea edo Zumalakarregiren Atea Iruñeko harresien iparraldeko atea da. Harresien alde honi Frantziako aurrealdea ere deitzen zaio. Ate honetara ailegatzeko, Iruñeko iparraldeko harresien kanpoaldean kokatu behar gara, Magdalenako antzinako erromatar zubia gurutzatu eta belarra belaunetaraino iristen zaigun lubaki batzuetatik igaro ondoren Frantziako edo Zumalakarregiren Atearekin aurrez-aurre topo eginen dugu.
- Artikulu hau Iruñeko ateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Frantziako Atea (argipena)».
Frantziako atea Zumalakarregiren atea | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Nafar bidea | |
Frantziako atea edo Zumalakarregiren atearen ikuspegia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′16″N 1°38′33″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1533 (egutegi gregorianoa) |
Arkitektura | |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-244 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
244 | |
|
Ezaugarriak
Frantziako Atea 1533an eraikia izan zen. 1512ko gaztelar gudarosteen Nafarroako konkistaren ostean, arrazoi defentsiboak zirela eta, potentzia menperatzaileak menperatutako hiriak bere itxura alda zezan beharrarazi zuen. Aurretik Iruñeak bere historian inoiz ez zuen bere burua iparraldetik defenditu behar izan, aitzitik bai hegoaldetik, hortaz bere defentsa aldatzera beharrarazia izan zen eta harresiak alderantzizko zentzuan jartzera. Hegoalderantz ireki zen, antzinako gaztelar eta aragoitar etsaiei irekia, aldiz, iparralderantz itxi zen, antzinako bereko lurraldea zen Nafarroa Beherea, eta Frantziari itxia[1].
1753an Filipe V.a Espainiakoaren aginduz kanpoaldeko beste ate bat gehitu zitzaion[2], honetara zubi altxagarri baten bidez sartu zitekeelarik, azken horren kateak oraindik gordeak daude.
- Atearen ikuspegia.
- Karlos I.a Espainiakoaren armarria.
Antzinako harresiaren handitasun eta kolore grisaxkak ate honetara joateko bidean zehar alboetan aparkatuak dauden autoek oso bestelako itxura dute. Eguneko edozein ordutan familia osoak, haurrak, gazteak, helduak eta adinduek hiritik atera edo sartzeko ate hau zeharkatu ohi dute.
Kanpoaldetik lehenbiziko ate edo ataka hau zeharkatzean, goialdean atea ireki edo erabat itxi nahiz zubi altxagarria igo edo jaisten duten gailu, engranaje eta gurpilak ikus daitezke. Ate hau igaro ondoren, aldapa gainditu eta bigarren atearekin topatuko gara, hau da benetan antzinako Frantziako atea. Azken hau zeharkatu ondoren Iruñeko Alde Zaharreko Nabarreria kalean zehar barneratuko gara.
Zumalakarregi
Frantziako Atea deritzona Zumalakarregiren Atea bezala ere ezaguna da, Tomas Zumalakarregi jeneral karlistak hiria ate hau zeharkatuz utzi zuelako.
Izan ere, Zumalakarregi Frantziako Atetik metro batzuk gorago dagoen garai horretako Karmen kaleko 25 portalean bizi zen eta bertatik atera zen, Frantziako Atea zeharkatuz, 1833ko urriko goiz batean Karlisten armada antolatu eta gidatzeko.
Izena aldatzearen proposamena 1939ko urtarrilaren 31ko Iruñeko udal batzan Valeriano Zabalza Ilundain zinegotzi jaimistak egin zuen eta onartua izan zen.
Ate zaharrenaren ondoan harrizko idazkun bat dago, Zumalakarregiren kontakizunarekin. Honela dio idazkunak:
- "1833KO URRIKO GOIZ BATEAN, TOMAS DE ZUMALACARREGUI (sic) IMAZ JAUNA, ARMADAKO KORONELA, ORMAIZTEGIN 1788KO ABENDUAREN 29AN JAIOA, IRUÑEKO HARRESIETAKO ATE HONETATIK ATERA ZEN ETA KARLISTEN ARMADABURU JARRI ZEN, JENERAL KARGUAREKIN, JAUNGOIKOA, ABERRIA ETA ERREGEA IDEALAK DEFENDATZE ALDERA, PRINTZIPIO TRADIZIONAL HORIEK IRMOKI GORDE IZAN BAITITUZTE NAFARROA ERRESUMA ZAHARREKO BIZTANLEEK FORUEKIN BATERA. ESTRATEGIAN ETA ANTOLAMENDU MILITARREAN EREDUGARRIA, JAKIN IZAN ZUEN BOLUNTARIO-OSTE BAT ARMADA ERREGULAR BATEN PARE BIHURTZEN ETA HAREKIN BEHIN ETA BERRIZ HARTU ZUEN MENDEAN ARMADA ISABELDARRA. HAREN HERIOTZA, 1835KO EKAINAREN 24AN BILBOKO SETIOAN ZAURITUA IZAN ETA GERO, ZORITXAR HANDIA IZAN ZEN ON KARLOSEN ARMADARENTZAT."
Ikus gainera
Erreferentziak
- Iruña, insolita capital de un Reino. La puerta de Pamplona. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
- http://www.eitb.eus/bideoak/albisteak/osoa/52902/iruneko-frantziako-ateko-zubi-altxagarria-igo-dute/%5B%5D Felipe V.enaren aginduz eraiki zuten 1753. urtean; horregatik esaten diote Frantziako Atea. Eitb.
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |