Frantziako Nazio Biltzarra

Frantziako Nazio Biltzarra[1]Frantziako Asanblea Nazionala[2][3] ere deitua— (frantsesez: Assemblée Nationale) Frantziako Legebiltzarreko bi ganberetako bat da. Beste ganbera Senatua da (Sénat).

Frantziako Nazio Biltzarra
Assemblée Nationale
XVI. legegintzaldia
Mota
MotaBehe ganbera
Zuzendaritza
PresidenteaYaël Braun-Pivet (RE)
2022. urtetik
Osaketa
Eserlekuak577

Alderdi politikoak
Gobernua (250)
  •      ENS (245)
    •      RE (170)
    •      MoDem (46)
    •      Horizons (29)

Oposizioa (327)

  •      NUPES (131)
    •      LFI (72)
    •      PS (24)
    •      (23)
    •      PCF (12)
  •      RN (89)
  •      LR (61)
  •      UDI (3)
  •      DVG (22)
  •      REG (10)
  •      DVD (10)
  •      DVC (4)
  •      DSV (1)
  •      DIV (1)
Hauteskundeak
Bozketa sistemaBi itzuliko sistema
Azken hauteskundeak2022
Batzarlekua
Palais Bourbon
 Paris (Frantzia)
Webgunea
http://www.assemblee-nationale.fr/

Nazio Biltzarra 577 diputatuk osatzen dute. Horietako bakoitza aukeratzeko, gehienez ere bi bozketa egiten dira, eta diputatu bakoitzak hauteskunde barruti zehatz bat ordezkatzen du.

Biltzarra eta ber diputatuen agintaldiaren gehienezko iraupena bost urtekoa da. Frantziako Presidenteak Biltzarra desegin dezake (eta hauteskunde berriak deitu), azkeneko urtean jada egin ez badu behintzat.

Nazio Biltzarraren egoitza ofiziala Palais Bourbon da, Sena ibaiaren ertzean, Parisko 7. barrutian.


Palais Bourbon, Frantziako Biltzar Nagusiaren egoitza.

Informazio praktikoa

  • Helbidea: 126 Rue de l'Université, 75355 Paris, Frantzia
  • Geltokiak:
    • Assemblée Nationale
    • Invalides
    • Invalides

Erreferentziak

  1. Ibon Sarasola eta beste: «asamblea» sarrera, Zehazki hiztegia.
  2. «Asamblea Nacional» sarrera, Elhuyar gaztelania-euskara hiztegia.
  3. Euskaltzaindiak, hala ere, euskara batuan baztertzekotzat jo du asanblea hitza. Ikus Hiztegi Batua.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.