Frans Snyders
Frans Snyders (Anberes, Flandria, 1579ko azaroaren 11 – ib., 1657ko abuztuaren 19a) flandriar margolaria izan zen.
Frans Snyders | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Anberes, 1579ko azaroaren 11 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Espainiar Herbehereak | ||
Talde etnikoa | Flandriarra | ||
Heriotza | Anberes, 1657ko abuztuaren 19a (77 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Margareta Snyders (en) (1611 - | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | nederlandera | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria eta arkitektura proiektuen marrazkilaria | ||
Lantokia(k) | Anberes Erroma Milan Anberes eta Breda | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Kidetza | Anberesko San Lukas artista elkartea | ||
Mugimendua | Flemish Baroque painting (en) | ||
Genero artistikoa | izadi hila allegory (en) animal painting (en) margolaritza erlijiosoa |
Biografia
Brueghel Gaztearen ikasle izan zen, eta 1602an maisu-titulua lortu zuen. Margolari barrokoa zen. Izadi hilak, fruituak, loreak eta animalien irudiak egin zituen hasieran, baina geroago indar handiko ehiza- eta borroka-irudiak, adierazkortasun bizikoak, ondu zituen, Pieter Aertsen eta Joachim Beuckelaerren margolanetan oinarriturik, baina estilo originala erabiliz betiere.
Snydersen lan nagusiak: "Izadi hila", "Oilarren borroka" (1625), "Basurdearen ehiza", "Fruta saltzailea" (1636) eta "Orein-ehiza", bere maisulan handienetakoa. Azken hori Filipe IV.ari erakutsi zioten, eta horri esker eman zion erregeak ehizari buruzko zenbait margolan egiteko mandatua.
1603-1609 bitartean Italian bizi izan zen, Erroman, Napolin eta Milanen. Sorterrira itzuli zenean arrakasta handia lortu zuen izadi hilen margolari gisa, eta horrela erakarri zuen Rubensen arreta. Haren adiskide egin zen, eta harekin batera aritu zen lan askotan, 1611-1616. urteen artean. Era berean, Snydersek lehoi- eta basurde-ehizari buruz margotu zituen zenbait margolanetan Rubensen ukitua antzematen da. Rubensen margolaritzatik hartu zituen ezaugarrien artean, aipagarriena margoaren eta konposizioaren zentzua da, baita apaingarrien oparotasuna ere; margoen erabilerari dagokionez, margo-nahasketa erabili ohi zuen, gorria eta zuria nabarmentzen direla betiere. Baina ez zen Rubens izan Snydersekin lan egin zuen ertilari ospetsu bakarra; izan ere, Snydersek zenbait irudi margotu zituen Antoon van Dycken eta Jacob Jordaensen margolan batzuetan.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frans Snyders |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.