Frankoen Erresuma

Frankoen Erresuma edo Frankia (latinez: regnum Francorum) III. eta X. mendeen artean frankoen kontrolpean zegoen lurraldea izan zen. Karlos Martel, Pepin Laburra eta Karlomagnoren ia etengabeko kanpainak egin eta gero bere hedadura handiena IX. mendean lortu zuen.

Frankoen Erresuma
Rēgnum francōrum / Francia
481  843
Monarkia
Frankoen Erresumako bandera

Frankoen Erresumako armarria

Inperioaren hedapean
Geografia
HiriburuaTournai (431-508)
Paris (508-768)
Aachen (795-843)
Ekonomia
DiruaDenier
Kultura
Hizkuntza(k)germaniar hizkuntzak, latina, galo -erromantze hizkuntzak eta eslaviar hizkuntzak
ErlijioaKatolizismoa
Historia
Aurrekoak
Mendebaldeko Erromatar Inperioa
Soissonseko Erresuma
Bisigodoen Erresuma
Burgundiarren Erresuma
Frankoak
Ondorengoa
Karolingiar Inperioa

Germaniarren tradizioaren arabera familiaren ondarea anaien artean banatzen zutenez, frankoen inperioa zenbait regna-tan (erresuma edo azpierresuma) banaturik zegoen. Erresuma hauen kopurua eta geografia denboraren poderioz aldatu egin zen baina Francia edo Frankia guztiak izendatzeko balio zuen, Rhin eta Mosa arteko Austrasia edo Loiratik iparraldean eta Senatik mendebaldean zegoen Neustria barnean izanik. Edonola ere, zentzu zorrotzean, Francia esatean Inperioko hiriburua zen Paris inguruko eskualdeaz aritzen ziren, izan ere, egungo eskualdeak Île-de-France (Frantziako uhartea) izena du eta Frantziako Erresuma bertan sortu zen.

Historia

Jatorria

'Franko' hitza III. mendean agertu zen Erromatar Inperioko Rhin ibaiko mugetan finkatu ziren tribu germanikoetatik. Tribu hauen artean brukteroak, ampsivariak, chamaviak, chattuariiak eta saliarrak aurki ditzakegu. Aipatutako tribu guztiek zeukaten Erromatar Inperioko armadan parte hartzeko ohitura, Saliarrak berriz, Erromatar Inperioan finkatzeko eskubidea zeukaten. 358.ean, Bataviako civitas-ekin bizi ondoren, Juliano Enperadoreak Chamaviak eta Saliarrak menderatu zituen,[1] honi esker azkenengoak urrunago finkatzea lortu zuten.[2]

Garai hartako buruzagi franko batzuk erromatarren alde borrokatu ziren, adibidez, Flavius Bauto edo Arbogasto, oro har, beste buruzagi franko batzuk erromatar lurraldeetan zeuden beste arrazoi batzuengatik. Argobastoren erorreraren ostean, haren semea Arigius Treverisen konderri bat ezartzea lortu zuen eta Konstantino III.a usurpatzailea erori ostean, franko batzuk beste usurpatzaile baten alde jarri ziren, Jovinus (411). 413.rako Jovinus hilda egon arren, erromatarrek zailtasunak izan zituzten frankoak kontrolatzeko.

428.ean, civitas Tungrorum-eko errege Klodionek erromatar lurraldea erasotu zuen, haren erasoa Camaracum (Cambrai) eta Somme artean eman zen. Garai honetan frankoak Galo-Erromatarren gain agintzen hasi ziren.

Merovingiarrak, Klodionen senideak zirela uste da, hauek Galo-Erromatar soldaduak ziren. Hauetatik Txilderiko eta haren semea Klovis "frankoen errege" titulua erabiltzen hasi ziren, hala nola, oraindik ez zuten inolako erreinurik kontrolatzen. Klovis Galiako iparraldeko lurren kontrola lortzeko haren lehiakidea garaitu zuen, Siagrio. Horren ostean beste errege frankoak garaitu zituen, bisigodoak, burgundiarrak eta alamanak.

Frankoen Erreinuko hasierako lurraldeei Austrasia deitu zitzaien, Galiako iparraldeko lurraldeei berriz Neustria deitu zitzaien.

Merovingiarren gainbehera eta beherakada, 481-687

Klodioren ondorengoei buruz gutxi dakigu, baina zihur gaude Txilderiko I.ak, seguruenik Klodioren bilobak, Tournaiko erreinuan erreinatu zuela erromatarren foederati bat izanik. Txilderiko pertsonaia garrantzitsua izan zen Frankoen Erreinua haren semeari, Klovisi, jarauntseagatik. Klovisek lurralde hau konkisten bidez hedatu zuen Galia osotik zehar, aldi berean kristautasunera bihurtu zen eta elizarekin zein Galo-Erromatarrekin harremanak hobetu zituen.

Hogeita hamar urteko erreinaldian (481-511), Klovisek Siagrio jeneral erromatarra menderatu zuen 496an eta Soissonseko Erresuma konkistatu zuen, gero alamanak garaitu zituen. Klovisek bisigodoak garaitu zituen 507an eta haien lurraldeak konkistatu zituen Pirinioetara arte, gero bretoiak konkistatu zituen eta Frankiaren basailu bihurtu zituen. Frankoen auzokide gehienak konkistatu zituen eta haren erreinura gehitu zituen.

Galiako asentamentu erromatar militar asko (laeti) erreinura anexionatu zituen. Adibide batzuk Bessineko saxoiak, Armorikako eta Loira ibarreko Bretoiak eta alanoak dira. Bere bizitzaren amaierarako Klovisek Galia gehiena konkistatu zuen, Septimaniako probintzia eta Burgundiarren Erresuma izan ezik.

Merovingiarren garaian erresuma oinordetzakoa zen. Frankiako erregea hiltzen zenean, erresumako lurrak semeen artean banatzen zen. Erresuma errege askok gobernatua izan arren, erresuma entitate politiko bakartzat hartzen zuten garaikideek; belaunaldi batzuren ostean edo gertaera batzuen ostean erresuma errege bakar batek goberna zezakeen berriz. Errege Merovingiarrek botere jainkotiarra zeukaten eta haien erregetasuna ile luzeak sinbolizatzen zuen, hau baino lehen erregetasuna adierazteko erregea ezkutu baten gainean altxatzen zuten, azkenengo hau praktika germaniar bat zen.

Klovisen semeak

Klovisen heriotza heldu zenean, haren erreinua bere lau semeen artean banatu zen. Klovisen semeek haien hiriburuak Galiako ipar-ekialdean jarri zituzten. Teodoriko I.ak Reimsen jarri zuen hiriburua, Klodomerrek Orléansen, Txildeberto I.ak Parisen eta Klotario I.ak Soissonsen. Haien erreinaldian Turingiarrak, Burgundiarrak eta Saxoiak zein Frisiarrak Frankoen Erreinura gehitu zituzten. Rhineko beste tribu batzuek gerra batzuetan Frankoen Erresumaren alde borrokatu arren, errege ahulen garaietan kontrolatzeko zailak bihurtu ziren eta kasu batzuetan independizatzen ere saiatu ziren. Burgundiarren erreinuak berriz, haren lurraldeak mantendu zituen eta Frankoen Eresumako lurralderik garrantzitsuenetariko bat bihurtu zen.

Klodomerren heriotzaren ostean, haren semeak erahil zituzten Klotarioren agindupean, horrela oinordekorik gabe geratu zen haren erreinua eta lurraldea geratzen zen anaien artean banatu beharko zuten. Teodoriko 534ean hil zen, baina haren semea Teodeberto I.ak haren burua defendatzen jakin izan zuen erreinua mantentzea lortuz, beranduago haren lurraldeak Austrasia izendapenaz ezagutuko ziren.

Teodoberto izan zen bizantziarrekin harrema diplomatikoak hausten lehen errege frankoa, haren aurpegia urrezko txanponetan jarri zuen eta haren burua magnus rex (errege handia) deitu zuen, teorikoki Panoniako lurren gain kontrol politikoa zuelako.Teodobertok Godoen gerretan parte hartu zuen gepidiarren eta lonbardiarren alde ostrogodoen aurka. Honi esker Rhetia, Venetoren zati bat eta Norika lortu zituen.

Klotario

Haren seme eta ondorengoak, Teodebaldok, ez zuen lortu lurralde hauek mantentzea eta haren heriotzaren ostean, erreinua Klotarioren menpean erori zen. Txildeertoren heriotzaren ostean 558ean, Frankoen Erreinua Klotarioren menpe bateratu zen.

561ean Klotario hil zen eta erreinua haren lau semeen artean banatu zen. Kariberto I.ak mendebaldeko Galia jarauntsi zuen eta hiriburua Parisen zeukan. Gontran I.ak Burgundiarren Erreinuko lurraldeak eta frantziako erdialdeko lurralde batzuk jarauntsi zituen, haren hiriburua Orléansen zegoen. Sigeberto I.ak ekialdeko Akitania, Proventzako zati bat eta Auvernia jarauntsi zituen, haren hiri garrantzitsuenak Reims eta Metz ziren. Azkenengo semea, gazteena, Txilperiko I.a izan zen, hil arte (584) erreinatu zuen geroago Neustria bihurtuko zen lurraldeetan.

Erreinuaren bigarren banaketa (lehenengoa Klovisen semeen arteko banaketa izan zen) laukoitza gerra odoltsuetan bukatu zuen, kausa nagusia Txilperikoren emaztearen erahilketa izan zen. Txilperikoren emaztea Galsvinta zen, Fredegunda deituriko emakume batek hil zuen eta esaten da emakume hau Txilperikoren maitalea zela, geroago Txilperikoren bigarren emaztea bihurtu zelako. Horregatik, Galsvintaren arreba eta Sigebertoren emazteak, Brunildak, haren senarra konbentzitu zuen bi erregeen artean gerra hasteko. Gontran bakea bilatzen saiatu zen baina aldi berean Septimania konkistatzen saiatu zen birritan (585ean eta 589an).

Karibertoren heriotzak on egin zien beste anaiei. Txilperikok bere autoritatea hedatzea lortu zuen gerra garaian bretoiak berriz konkistatuz. Haren heriotzaren ostean, Gontramek bretoiak berriz konkistatu behar izan zituen. 587ean Brunilda eta Gontranen artean Andeloteko ituna sinatu zen, bertan Txildeberto II.aren, hau da, Sigebertoren semearen babesa zehazten zen. Sigeberto 575ean erahil zuten. Txildeberto eta Gontranen arteko lurraldea Txilperikoren ondoreangoaren lurraldea baino hiru aldiz handiagoa zen. Txilperikoren ondorengoa Klotario II.a zen. Garai honetan Frankia hiru lurraldetan definitu zen, Neustria, Austrasia eta Borgoina.

Frankiaren banaketa; Neustria, Austrasia eta Borgoina

Gontran hil zenean 592ean, Txildebertok Borgoina lortu zuen, baina 595ean hil zen. Haren bi semeek erreinua banatu zuten, anaia zaharrena, Teodeberto II.a, Austrasia eta Txildebertoren Akitaniako zatiarekin geratu zen, anaia gaztea Teodoriko II.a berriz, Borgoina eta Gontranen Akitaniako zatiarekin geratu zen. Bi anaiak elkar hartu zuten Klotario II.a boteretik kentzeko, haren erreinu ia guztia konkistatu zuten hiri batzuk izan ezik, baina ez zuten lortu bera harrapatzea.

599an Klotario garaitu zuten Dormellesen eta Dentelin konkistatu zuten, baina tronuan egon ziren denboran haien artean borrokatu ziren. 612an Teodorikok Teodeberto garaitu zuen eta haren aitaren lurraldeak berriz batu zituen. Baina honek gutxi iraun zuen, Klotarioren aurkako gerra bat prestatzen zebilela 613an hil baitzen. Haren seme Sigeberto II.a heldu zen boterera.

Haien erreinaldian, Teodebertok eta Teodorikok Gaskoinian kanpaina batzuk irabazi zituzten, bertan Baskoiniako Dukerria sortu zuten eta baskoiak jazarri zituzten (602). Dukerri honek hasiera batean Pirinioetako hegoaldeko lurralde batzuk besterik ez zituen, Bizkaia eta Gipuzkoa, baina lurralde hauek bisigodoek konkistatu zituzten 612ean.

Erreinuaren beste aldean, Alamanek Teodoriko garaitu zuten matxinada batean eta frankoak mugetako tribu batzuen kontrola galtzen hasi ziren. 610ean Teodebertok Alsaziako Dukerria hartu zuen eta honen ostean VII. mendera arte luzatuko zen gatazka bat hasi zen.

Sigeberto II.aren adingabetasun garaian, jauregiko nagusiak erreinuaren barne politikan garrantzia hartu zuen. Jauregiko nagusiaren inguruan batu zen noble talde batek boterea Klotariori ematea erabaki zuten Brunhilda erregeordetzatik kentzeko. Klotariok kolpe arrakastatsu bat eman zuen eta hamar urteko erregea eta Brunhilda exekutatu zituen.

Klotario II.aren erreinaldia

Bere garaipenaren ostean, Klotario II.ak Parisko ediktua (614) aldarrikatu zuen. Ediktuak gobernuko ustelkeria bukatzea eta justizia hobetzea zeukan helburu, baina hiru erreinuen arteko ezberdintasunak nabarmendu zituen, horretaz gain, nobleei justiziarekiko kontrol handiago bat eman zien.

623ean, Austrasiarrak errege propioa izatea eskatzen hasi ziren, Klotario erreinutik kanpo zegoen ia denbora guztian eta kanpoan hezia izan zenez kanpotar gisa ikusten zuten. Horregatik, Klotariok haren seme Dagoberto I.a bihurtu zuen Austrasiako errege eta bertako gerlariek haien tradizioaren arabera ospatu zuten. Hala nola, Dagobertok erreinuko zati honetan gobernatu arren, Klotario Frankiako Errege gisa mantendu zen eta erreinu guztiarekiko kontrola atxiki zuen.

Klotario eta Dagoberto "azken errege merovingiarrak" izendatu dituzte historian zehar. Saxoiak 550tik Frankiara batuta egon ziren baina Saxoniako Dukea matxinatu zen, oro har, saxoiak menderatu zituzten bien artean eta berriz batu zituzten erreinura. Klotario 628an hil zen, Dagoberto Frankiako errege bihurtu zen baina eta azpierreinu bat sortu zuen haren anaia txikiarentzat, Kariberto II.arentzat. Azkenengo hau Klotarioren testamentuaren arabera egin zen. Azpierreinu hau Akitania izan zen.

Dagoberto I.a

Dagobertok ekialdeko jende guztia Neustriako gorteko menpeko bihurtu zituen, Austrasiako gortetik urrunduz. Ekintza honek Austrasiarrak haien errege propioa eskatzera bultzatu zituen. Frankiako mugetatik kanpo zeuden eslaviarrak tributua oradaintzera behartu zituen baina hauek garaitu zuten Samo erregeari esker Wogastisburgoko guduan 631ean.

Akitaniako azpierreinua antzinako erromatarren akitaniako probintziaren hegoaldea hartzen zuen eta haren hiriburua Tolosa zen. Erreinu honetako beste hiriak hurrengoak ziren; Cahors, Agen, Périgueux, Bordele eta Saintes, Baskoniako Dukerria azpierreinu honen barruan zegoen. Karibertok baskoien aurkako kanpaina batzuk irabazi zituen baina haren heriotzaren ostean berriro matxinatu ziren (632). Aldi berean, bretoiak frankoen aurka altxatu ziren. Dagobertok britainiara armada bat bidaltzeko mehatxua egin zuen, horregatik Judikael deituriko buruzagi bretoiak bakea sinatu zuen frankoekin (635). Urte berean Dagobertok armada bat igorri zuen baskoiak menderatzeko.

Bitartean, Dagobertok Karibertoren ondorengoa, Txilderiko, erahil zuen eta Frankia berriz batu zuen (632). Hala nola, Austrasiako aristokrazia boteretsuak Dagobertu behartu zuten haren seme Sigeberto III.a haien errege bihurtzera, azpierrege gisa, 633ean. Austrasiarrak haien gobernu propia izan nahi zuten Neutrasiarrek gortea menderatzen zuten garai hartan.

Jauregiko nagusien norgehiagoka, 687-751

673 ea, Klotario III.a hil zen, noble Neustriar eta Burgundiar batzuk Txilderiko gonbidatu zuten erreinuko errege bihurtzeko, baina hortik gutxira noble Neustriar batzuk haserretu ziren Txilderikorekin eta hau erahil zuten 675ean.

Teodoriko III.aren erreinaldirako Merovingiar leinuaren boterearen gainbehera eman zen. Teodoriko III.a haren anaia Klotario III.aren tronua hartu zuen Neustrian 673ean, baina Austrasiako Txilderiko II.ak azkar baztertu zuen bertan. Txilderiko II.a hil zenan 673an, Teodorikok tronua berreskuratu zuen. Dagoberto II.a 679ean hil zen, Teodoriko Austrasiako zatia lortu zuen eta berriz Frankiako lurralde guztien errege bihurtu zen. Dagoberto II.a boterean jarri zuten noble Austrasiarren aurka borrokatu zen.

687ean Pepin Heristalgoak garaitu zuen Tertryko batailan eta Pepin dux et princeps Francorum: "Frankoen Dukea eta Printzea" izendatzera behartu zuen. Liber Historiae Francorumen autorearen arabera gertakari hau Pepinen erreinaldiaren hasieraizan zen.

670 eta 680 hamarkadetan, nahasketa garaian, Frisiarrak Franoen menpe ezartzeko saiakerak eman ziren, baina saiakera hauek porrot egin zuten. 689ean Pepinek kanpaina militar baten bidez Mendebaldeko Frisia (Frisia Citerior) konkistatu zuen Radbod errege Frisiarra garaituz, Dorestadetik hurbil. Eskalda eta Vlie arteko lurralde guztiak erresumari anexionatu zitzaion.

690ean, Pepinek Erdialdeko Frisia erasotu zuen eta Ultrecht konkistatu zuen. 695ean Pepinek Ultrechteko artxidiozesia finantziatu zuen Frisiarrak kristautasunera bihurtzeko. Hala nola, Ekialdeko Frisia (Frisia Ulterior) Frakoen menpetik ihes egin zuen.

Frisiarren aurka garaile atera ostean, Pepin Alamanen aurka jarri zen. 709ean kanpaina bat hasi zuen Ortenauko dukearen aurka, seguruenik hildako Godofrido dukearen semeak dukerriko tronuahartzeko saiakera batean. Gertakari honek gerra bat eragin zuen 712ean Alamanen aurka eta hauek Frankoen erreinuaren menpean jarri zituen berriz. Horretaz gain, Galiako hegoaldean, lider militar batzuen menpe lurralde batzuen banaketa ematen hasi zen.

Pepinen heriotza

Pepinen heriotzaren ostean 714ean, Frankoen Erresuma gerra zibil batean sartu zen, aurretik aipatutako lider militar eta dukeen lurraldeak de facto independiente bihurtu ziren. Pepinen ondorengoa Teodoaldo eta Pepinen alarguna, hasiera batean Ragofrido jauregiko nagusi bihurtzeko Dagoberto III.ren saiakeren aurka jarri ziren. Hortik gutxira beste kandidatu bat agertu zen, Pepinen seme ez legitimoa, Karlos Martel.

Ragofrido eta Dagoberto III.aren ondorengoaren(Txilperiko II.a) garaipenaren ostean, Karlos, laburki haren aldeko errege bat hezitu zuen, Klotario IV.a, Txilperikoren aurka borrokatzeko. Azkenean, Soissonseko guduan Karlos haren aurkariak garaitu zituen 718ean. Momentu horretatik aurrera ez ziren errege Merovingiar aktibo gehiago egon eta Karlos bere ondorengoekin batera gobernatu zuen Frankoen Erresuman.

718 ostean, Karlos Martel Frankoen hegemonia handitzeko kanpaina militar ezberdinak egin zituen Europako Mendebaldean. 718ean Saxoiak garaitu zituen, 719ean Mendebaldeko Frisia konkistatu zuen, 723ean Saxoiak garaitu zituen berriro eta 724ean Ragofrido eta beste Neustriar matxinoak garaitu zituen, gertakizun honekin bere erreinaldiko gerra zibila bukatu zen. 720ean Txilperiko II.a hil zen ea bere ondorengoa Teodoriko IV.a bihurtu zen, baina errege hau Ragofridoren txontxongilo bat zen. 730ean Karlos Alamanak garaitu zituen eta haien liderra erahil zuen. 734ean Karlos Ekialdeko Frisiaren aurka borrokatu zuen eta azkenean garaitu zituen.

Omeiatarren inbasioa

730eko hamarkadan, Iberiar penintsularen Omeiatar inbaditzaileak, Septimania ere konkistatu zutenak, Frantziarantz eta Loira ibarrerantz mugitzen hasi ziren. Gutxi gorabehera garai hartan, 736. urtean, Proventzako dukeak, Omeiatarren laguntza eskatu zuen Karolingioen hedapena gelditzeko. Hala ere, Karlosek Rodano bailara inbaditu zuen, Txildebrando anaiarekin eta lombardiarren armada batekin. Arabiarren aurkako aliantzagatik, Karlosek ezin izan zuen Gregorio III.a Aita Santua lagundu lombardiarren aurka.

732-737 aldean -adituek data hauen arteko zuzentasunaz eztabaidatu zute- Karlos Poitiers eta Tours artean zegoen arabiarren armadaren aurka joan zen, eta Poitiersko gudua gertatu zen; gudua irabazi zuen eta arabiarren Pirinioetako inbasioa geldiarazi zuen. Hala ere, Karlosen interesak Saxoien lurraldeetan zeuden, hauek zergak ordaintzera behartu zituen.

Haren heriotza baino lehen, 741eko urrian, Karlosek erreinuko lurraldea banatu zuen semeen artean. Banaketa horretan Karlomani Austrasia, Alamannia eta Turingia eman zizkion, eta Neustria, Provenza eta Burgundia Pepin gazteari.

Karlos Martel Saint-Denis basilikan lurperatu ostean, errege-erregina Merovingioekin batera, gatazka bat hasi zen Karloman eta Pepinen artean. Haren anaiaren anbizioarekin bukatzeko Karloman Txilderiko III.a errege izendatzen saiatu zen, garai hartan monasterio batean baitzegoen, 743ean.

743ean Pepinek Odilo garaitu zuen eta haren alde borrokatzera behartu. Karloman saxoien aurka borrokatu zen, eta bai baskoien, bai alamanen matxinada batzuk geldiarazi zituen. 746erako, Karloman erretiratzeko prestatu eta Monte Soratteko monastegira joan zen. Pepinen egoera indartu zen, eta koroa lortu zuen 751n.

Regnum Francorum-ren erregeak

Merovingiarrak

Karolingiarrak

Erreferentziak

  1. «Ammianus Marcellinus, Res Gestae (Clark, upper critical apparatus)» Ammianus Marcellinus Online (Noiz kontsultatua: 2023-06-23).
  2. Jervis, Ben. (2018-11-17). «David Hinton and Medieval Archaeology:» The Middle Ages Revisited: Studies in the Archaeology and History of Medieval Southern England Presented to Professor David A. Hinton (Archaeopress Publishing Ltd): 1–4. (Noiz kontsultatua: 2023-06-23).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.