Frankfurt Oder

Frankfurt edo Frankfurt Oder[1] Alemaniako Brandenburgo estatuko hiri bat da. Oder ibaiak zeharkatzen duenez, Frankfurt (Frankfurt am Main) hiritik ezberdindun asmoz, izendapenari ibaiaren izena lotzen zaio. 2010eko erroldaren arabera 60.330 biztanle zituen. Alemania eta Poloniaren arteko mugan kokatzen da.

Frankfurt Oder
Frankfurt (Oder)
unibertsitate-hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Brandenburgo
AlkateaMartin Wilke (en) Itzuli
Jatorrizko izenaFrankfurt (Oder)
Posta kodea15230, 15232, 15234 eta 15236
Udalerri kodea12053000
Geografia
Koordenatuak52°20′31″N 14°33′06″E
Map
Azalera147.85 km²
Altuera40 m
MugakideakOder-Spree District (en) Itzuli, Märkisch-Oderland District (en) Itzuli eta Słubice (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria58.230 (2022ko abenduaren 31)
1.551 (2021)
alt_left 30.007 (%51,5) (%48,5) 28.223 alt_right
alt_left 29.850 (%51,3) (%Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea)  alt_right
Dentsitatea393,85 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraXIII. mendea
Telefono aurrizkia0335, 033605
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakGorzów Wielkopolski, Słubice (en) Itzuli, Nimes, Vantaa, Heilbronn, Vitsebsk, Tzoran-Kadima (en) Itzuli, Yuma (Arizona), Vratsa (en) Itzuli, Tijuana, Słubice barrutia eta Scandicci
MatrikulaFF
frankfurt-oder.de

Historia

Frankfurtek herri izendapena 1253 urtean jaso bazuen ere asentamendua lehenagokoa da. Hasiera batean Oder ibaiaren mendebaldean sortu zen baina ekialdeko ertzera zabaldu zen, gaur egun Polonia den lurretara. Erdi Aroaren bukaeran Szczecin eta Wrocław arteko merkatalbidea kontrolatzera iritsi zenez 1430an Hansa Ligan sartu zen baina ez zuen denbora asko iraun bertan.

Frankfurt, 1631eko setioan

Hogeita Hamar Urteko Gerraren barnean bataila garrantzitsua izan zen Frankfurten 1631ean. Suediarrek (eskoziarren laguntzarekin) Germaniako Erromatar Inperio Santuaren soldaduak garaitu zituzten. Napoleondar Gerren ondoren Frankfurt Prusiako Erreinuko Brandenburgoko probintzian sartuta gelditu zen. Prusiaren erdialdean kokaturik zegoenez eta oder ibaiaren trafikoa nabarmen handitu zenez Berlin eta Poznań arteko merkatal bidea kontrolatzen hasi zen eta berriz ere garrantzi handia hartu zuen. Honi esker Prusia guztiko bigarren merkatal feria handiena antolatzera iritsi zen, Leipzigeko feriak baino gainditzen ez zuelarik.

Bigarren Mundu Gerran Armada Gorriari Berlinera iristea galerazteko "gotorleku" izendatua izan zen 1945ean, baina ez zuen arrakastarik izan. Gerraren ondoren Oder ibaia Alemania eta Polonia arteko muga bihurtzean, ibaiaren ekialdeko herri zatiak Słubice herri poloniarra eratu zuen. Ekialdeko Alemanian Frankfurt bere barrutiko hiriburu bihurtu zen, 1990eko Alemaniaren bateratzearekin batera Brandenburgoko estatuaren hiri bihurtu zen arte.

1975ean Słubicerekin senidetu zen eta gaur egun Alemania eta Poloniaren arteko harremanen sinbolo eta bultzatzailea bihurtu da. Honen adibide da Viadrina Unibertsitate Europarra, Polonian ere fakultatea baduena.

Ondasun nabarmenak

  • Andre Mariaren eliza (Marienkirche): Adreiluzko eliza gotikoa da, Alemaniako handienetakoa. Bigarren Mundu Gerran kalte nabariak izan zituene eta ondoren Ekialdeko Alemaniako agintarien utzikeria zela eta nahiko egoera latzean egon arren zati batzuk berreraiki dituzte berriz ere, eta sobietarrek San Petersburgora eramandako ondasun ugari itzuli dizkiote errusiarrek.
  • Udaletxea (Rathaus): Merkatu plazan (Marktplatz) Andre Mariaren elizaren ondoan kokaturik dagoen eraikin ederra da.

Iruditegia

Erreferentziak

Ikus gainera

Demografia

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.