Frank Whittle
Frank Whittle (Coventry, Ingalaterra, 1907ko ekainaren 1a - Columbia, Maryland, AEB, 1996ko abuztuaren 9a) ingeles ingeniari aeronautikoa izan zen.
Frank Whittle | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Coventry, 1907ko ekainaren 1a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Columbia (en) , 1996ko abuztuaren 9a (89 urte) |
Hobiratze lekua | Lincolnshire |
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Peterhouse Royal Air Force College Cranwell (en) (1923ko iraila - 1928ko uztaila) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ingeniari aeroespaziala, hegazkinlaria, asmatzailea, ingeniaria eta aeronautical engineer (en) |
Enplegatzailea(k) | Royal Air Force |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Royal Air Force |
Gradua | air commodore (en) |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Biografia
Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1936an, Britainia Handiko Aire Armadako eskolan sartu zen, Cranwellen. Eskolan, jet hegazkinari buruzko jakin-mina piztu zitzaion. 1930 urte inguruan, turboerreaktorearen ideia landu zuen, eta bere lehen patentea aurkeztu zuen.
1936an, enpresa pribatu bat sortu zuen, Power Jets, berak asmatutako motorra egiteko eta lantzeko. Whittleren motorrak bultzatutako hegazkinaren lehenbiziko hegaldia 1941eko maiatzean egin zen, Bigarren Mundu Gerran, Britainia Handiko aire armadarentzako gerra-hegazkin berri baterako proba-saioetan. Gerra amaitu baino lehentxeago, gerra-hegazkin turboerreaktoredunak erabili ziren Alemaniako gudarostearen misilen aurkako ekintzetan.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frank Whittle |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.