Frank Stella
Frank Stella (Malden, Massachusetts, 1936ko maiatzaren 12a) estatubatuar artista da.
Frank Stella | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Malden (Massachusetts), 1936ko maiatzaren 12a (87 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | estatubatuar zuria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Barbara Rose (1961 - 1969) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Princetongo Unibertsitatea Phillips Academy (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, Irarlea, diseinatzailea, argazkilaria, artista grafikoa, grabatzailea, installation artist (en) eta bitxi diseinatzailea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | New York Zandvoort Andover eta Princeton |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Caravaggio |
Kidetza | Royal Academy of Arts |
Mugimendua | Zebi (en) Espresionismo abstraktua Minimalismoa |
Genero artistikoa | Shaped canvasa |
1958an, Princetongo Unibertsitatean graduatu eta gero, New Yorkera joan zen bizitzera, eta 1961. urtean Barbara Rose arte kritikoarekin ezkondu zen. 1960ko hamarkadan Black Paintings-ak margotu zituen, marra beltzez eta espazio negatibozko margoak.Urte hauetan kobrea eta aluminioa erabiltzen hasi zen bere artelanak sortzeko. Kolore gehiago sartu zituen bere lanetan, eta shaped canvas-aren sortzailea izan zen.
1970eko hamarkadan litografia eta offset litografia teknikak berritu zituen artelan berriak sortzeko, eta baita ere egin zituen collageak oihala eta egurrarekin.Bere margolanak hobetu ziren, Polish Village Series-etan ikusten den bezala. Metalarekin egin zituen margolanak eskulturak ziruditen, izan ez arren.
1980ko hamarkadatik aurrera bere lanak tridimentsionalagoak bilakatu ziren,kono,zutabe eta uhinen formekin.Hainbat eskultura egin zituen kaleentzako, batez ere 1990. urtetik aurrera. Museo bat diseinatu zuen Dresden, baina ez zen eraiki. Gaur egun New Yorken bizi da, eta lanean jarraitzen du.
Stellaren arte minimalari buruz, kritiko batek honako hau esan zuen: “Frank Stellak beharrezkoa ikusten du marrak margotzea. Ez dago besterik bere lanetan.”
Minimalismoa eta bere ezaugarriak
Frank Stella artista minimalista garrantzitsuena da. Minimalismoa 1960ko hamarkadan sortu zen Estatu Batuetan eta espresionismo abstraktuaren kontrako erreakzio bat izan zen.
Mugimendu honetan, forma,kolore eta materialak oso sinplifikatuak daude,minimora, eta oso oihal handiak erabiltzen dira,marko gabe. Gainera, mugimendu honetan kontrasteak erabiltzen dira: distira eta mate, leuna eta latza, opako eta gardena, etab. Minimalismoaren aitatzat hartzen da Frank Stella.
Frank Stellaren estiloa
Minimalista izanik, bere abstrakzioa abstrakzio geometriko bat da.
Baina Frank Stellaren ezaugarri garrantzitsuena, lehen esan bezala, bere shaped canvas-ak dira, hau da, bere oihalei forma ematea. Stella izan zen sortzailea. L,N,U edo T forma ematen zien oihalei. Stellaren erliebedun lanak oso garrantzitsuak izan dira arte modernoaren garapenean, shaped canvas-ak bezala.Beste ezaugarri bat materialen erabilera da. Lehen esan den bezala, Stellak metalak, egurra, oihalak eta hainbat material erabili zituen artelanak sortzeko.
Bere estiloa hainbat artistek inspiratua izan da. Caravaggio, Jackson Pollock, Franz Kline, Barnett Newman, eta Jasper Johns artistek bere lanetan izan dute eragina. Stellaren lanek, Frank Gehry arkitekto famatuarengan izan zuten eragina.
Bitxikeri bezala, Stellaren emazteak “ABC artea” deitzen zion minimalismoari, minimalismoaren sinpletasunagatik.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frank Stella |
- (Ingelesez) Stellari buruzko informazioa artnet webgunean
- (Ingelesez) Stellaren biografia
- Stellaren muralak
- Frank Stella: An Illustrated Biography liburua