Frank Fernández Tamayo
Frank Fernández Tamayo (Mayarí, Kuba, 1944ko martxoaren 16a) piano-jotzaile, musikagile eta pedagogo ospetsua da. Lau urte zituelarik entzunez hasi zen pianoa jotzen. Munduko piano-jotzaile onenetarikoen artean aipatua izan da sarritan.[1] Kubako musikaren erreferente handia izan da.
Frank Fernández Tamayo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mayarí (en) , 1944ko martxoaren 16a (80 urte) |
Herrialdea | Kuba |
Hezkuntza | |
Heziketa | Moskuko kontserbatorioa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta piano-jotzailea |
Musika instrumentua | pianoa |
Biografia
Txikitatik musikak erakarrita, bere lehen irakasle haren ama izan zen, Altagracia Tamayo, Orbón akademiaren zuzendaria; haurrak bost urte zituen. Ondoren, musika klasikoaren jotzaile gisa, munduko irakasle onenak ezagutu zituen. Haren ibilbidean laudorioak eta sariak ohikoak izan dira. Musikagile gisa 650 obra idatzi ditu: ballet, abesbatzentzako lanak, sinfoniak. Lan kulto horiekin batera herriko musikaren partaidea izan da, abeslari desberdinekin kolaboratuz, esaterako Silvio Rodríguez, Vicente Feliú, Pancho Amat... Zinemarako soinu-banden egilea izan da. Bereak dira, adibidez, Hasta la victoria siempre (1997) eta Fresa y chocolate filmen musika.
Diskoak
29 disko plazaratu zituen bere ibilbide guztian, gehienak musika klasikoarenak, besteak beste, Beethoven, Mozart, Chopin...[2]
- Frank Fernandez y sus 2 pianos (1960)
- Encuentro de música latinoamericana (1972)
- Danzas cubanas- Ignacio Cervantes (Frank Fernández) (1975)
- Cuarto concierto de Beethoven (1978)
- Música de la banda sonora original del serial "La gran rebelión" (1981)
- Lecuona (Danzas para piano) - Gershwin (Rhapsody in Blue) (1985)
- Beethoven-Schumann ciclo grandes maestros del piano (1987)
- Desde la música Vol. 1 (1988)
- Bach-Chopin ciclo grandes maestros del piano (1989)
- Tchaikovsky-Gershwin (1992)
- Cubano y universal (1994)
- Desde la música (1994)
- Lecuona-Cervantes (1995)
- Liszt-Mozart-Schumann (1997)
- Todo Mozart (1999)
- Todo Cervantes (2001)
- Todo Saumell (2001)
- Tierra Brava (2002)
- Integral nocturnos de Chopin (2002)
- Amor y dolor (2003)
- Sonatas mas famosas de Beethoven Vol. 1 (2003)
- Gershwin-Mozart (2004)
- Hasta la victoria siempre (2005)
- Lecuona-Cervantes (2005)
- Sonatas mas famosas de Beethoven Vol. 2 (2005)
- Homenaje a Gades. La rebelión (2005)
- Dos travadores (2007)
- Con el alma en las manos (DVD) (2007)
- Novia mía (2010)