Frank Aranguren
Frank Aranguren (izen osoa, Frank Dominic Aranguren Mayo; La Puente, Kalifornia, 1927ko urtarrilaren 13 – Chico, Kalifornia, 2013ko maiatzaren 27) Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputzean aritu zen eusko-estatubatuarra izan zen.
Frank Aranguren | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | La Puente (Kalifornia), 1927ko urtarrilaren 13a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | euskalduna |
Heriotza | Chico (Kalifornia), 2013ko maiatzaren 27a (86 urte) |
Familia | |
Aita | Severiano Aranguren Tabar |
Ama | María Mayo Baliza |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza |
Gradua | private first class (en) |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Biografia
Kaliforniako La Puente hirian jaio zen. Aita Severiano Aranguren Tabar zen, Erromantzatuko Domeñu herrian jaioa eta ama María Mayo Baliza, San Juan Capistranon jaioa baina Izaban jaiotako aita zuena.
17 urte zituela, administrazioak jarritako traba guztiak gainditu zituen eta boluntario gisa eman zuen izena Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputzean, bere hiru anaia handiagoen (Angelo, Joe eta John[1]) pausoak jarraituz. Horiek ere Bigarren Mundu Gerran aritu ziren, eta jada etxean ziren, beterano gisa. Hala ere, gerra amaitu zen jada izena eman zuenerako. Kaliforniako Barstow kuartelean aritu zen, eta laster lizentziatu zuten.
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Frank Aranguren in the 1940 Census | Ancestry®» Ancestry.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).