Franjo Tuđman

Franjo Tuđman (Veliko Trgovišće, Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma, 1922ko maiatzaren 14a - Zagreb, Kroazia, 1999ko abenduaren 10 ) kroaziar politikaria izan zen. 1990an, Tuđmanen HDZ alderdi politikoak komunismoaren osteko lehenengo hauteskundeak irabazita, Kroaziako presidente bilakatu zen Tuđman. 1991n, Kroaziaren independentzia aldarrikatu zuen; eta, Kroaziak Jugoslaviatik bereizteko gerran, kroaziarren buruzagia izan zen. Hiru legealditan iraun zuen boterean, 1999an hil zen arte.

Franjo Tuđman

Ahotsa
Kroaziako parlamentaria

Bizitza
JaiotzaVeliko Trgovišće (en) Itzuli, 1922ko maiatzaren 14a
HerrialdeaSerbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma
 Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista
 Jugoslaviako Erresuma
 Kroazia
HeriotzaZagreb, 1999ko abenduaren 10a (77 urte)
Hobiratze lekuaMirogoj
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Ankica Tuđman (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMilitary Academy Belgrade (en) Itzuli
University of Zadar (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktoretza
HizkuntzakKroaziera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, komisario politikoa, unibertsitateko irakaslea eta historialaria
Enplegatzailea(k)Croatian Institute of History (en) Itzuli
Faculty of Political Sciences in Zagreb (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaCroatian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraArmed Forces of the Republic of Croatia (en) Itzuli
Graduamaior jeneral
Q119051883 Itzuli
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kroaziar Batasun Demokratikoa
Jugoslaviako Komunisten Liga
League of Communists of Croatia (en) Itzuli

tudjman.hr
Find a Grave: 7942 Edit the value on Wikidata

Bizitza

1941ean bere herriko partisanoekin bat egin zuen nazien eta ustashien (Kroaziako eskuin muturreko soldadu abertzaleak) aurka. Gerra bukatu zenean, armadan sartu zen. Jeneral-gradua lortu zuen, eta Defentsako Ministerioan lan egin zuen.

1961ean armada utzi zuen, Jugoslaviako Alderdi Komunistan sartu zen, eta Zagrebeko Langile Mugimenduaren Ikasketa Institutuaren zuzendari eta Zientzia Politikoetako Fakultateko irakasle izan zen.

1967an Alderdi Komunistatik bota zuten, marxismoaren aurkako eta Kroaziaren abertzaletasunaren aldeko obrak idazteagatik. 1972an, Jugoslaviako lehendakariak, Josip Broz Titok, gogor zapaldu zuen Kroaziako mugimendu abertzalea («Zagrebeko Udaberria»), eta Tuđman atxilo hartu zuten. Bederatzi hilabete egin zituen kartzelan. 1981ean berriro epaitu zuten, eta hiru urteko kartzela zigorra ezarri zioten, jarduera abertzaleengatik.

1989an, Ekialdeko Europan erregimen komunistak desegiten hasi zirenean, Tuđmanek Kroaziako Elkarte Demokratikoa sortu zuen, eta erraz irabazi zituen Kroaziako lehendakaritzarako lehen hauteskundeak, 1990eko udaberrian. Haren agintaritzapean, Kroaziak independentzia aldarrikatu zuen 1991ko ekainean. Serbiarrek —bai Kroaziakoek, bai Serbiako Errepublikakoek— ez zuten Kroaziaren erabakia onartu, eta gerra piztu zen. Kroaziak bere lurraldearen heren bat galdu zuen, serbiarren mesedetan. 1992ko urtarrilean, Kroaziaren burujabetasuna ezagutu zen.

1992ko azaroan, Konstituzio berriaren arabera deitutako hauteskundeetan, Tuđman hautatu zuten berriro lehendakari. 1995eko udaberrian eta udan, Kroaziako armadak Krajinako Errepublika Serbiarra (serbiarrek hala aldarrikatua) konkistatu zuen (Mendebaldeko Eslovenian), eta urte bereko Legebiltzarreko hauteskundeetan bere alderdiak gehiengo osoa lortu zuen.

1995eko azaroan bakea izenpetu zuen (Daytonako Hitzarmena) Bosniako eta Serbiako lehendakariekin. Jugoslaviako Gerra bukatzeko ekitaldia izan zen. 1996an Serbiako lehendakari Slobodan Milosevicekin elkartu zen, eta bi herrialdeen arteko harreman diplomatikoak hastea hitzartu zuten.

1996ko azaroan, Estatu Batuetan egin zioten ebakuntza batetik osatu ondoren, manifestazio handiak egin ziren gobernuaren jarrera antidemokratikoaren aurka, Tuđmanen gobernuak bere politika kritikatzen zuen irrati bat ixteko agindua eman zuelako. 1997ko ekaineko lehendakaritzarako hauteskundeetan berriro atera zen garaile, botoen % 61 eskuratuta.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Franjo Tuđman Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.