Francoren erretratua
Francoren erretratua (gaztelaniaz, Retrato de Franco) 1940an Ignacio Zuloaga margolariak egindako lana da. Margolanak artistaren jarrera ideologikoa oso garbi adierazten du. Hasieran oso tradizionala bazen, Espainiako Gerra Zibilarekin batera frankozaleen aldeko jarrera sutsua hartu zuen. Esan daiteke urte haietan haren heriotza gertatu arte, 1945an, Zuloagaren lan nagusiak diktaduraren laudorioak izan zirela; esaterako Valle de los Caídosen lanetan lagundu zuen ere bai. Zentzu horretan, erretratu hau Francoren apologia nabarmena da.[1]
Francoren erretratua | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Ignacio Zuloaga |
Sorrera-urtea | 1940 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | erretratua |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Kokapena | |
Lekua | Sofia Erregina Museoa |
Bilduma | Sofia Erregina Museoa |
Deskribapena
Margolanean elementu nagusia diktadorearen irudia da, urdin-marroi hondo baten gainean. Franco Espainiako bandera erraldoi batez bildua agertzen da. Jantziak elementu desberdinak nahasten ditu: zaldiz ibiltzeko botak, zaldunderiaren uniformearen prakak, generalaren gerrikoa, Falangearen alkandora urdina eta txapel gorria.[2] Kritiko askoren iritziz Francori egin zitzaion erretratu onena Zuloagarena izan zen.[3]
Erreferentziak
- https://web.archive.org/web/20160721152143/http://www.fnff.es/Ignacio_Zuloaga_Zabaleta_la_Espana_negra_y_los_retratos_2728_c.htm
- Manuel Vázquez Montalbán: Autobiografía del general Franco. Bartzelona: Planeta, 369.or.
- http://www.jotdown.es/2012/02/con-un-seis-y-un-cuatro-pintando-a-franco/
Kanpo Loturak
- (Gaztelaniaz):Erretratuaren erreprodukzioa.