Franco Bitossi
Franco Bitossi (Camaioni di Carmignano, Toscana, 1940ko irailaren 1a -) italiar txirrindulari ohia da. Herrialde honetako txirrindularirik handienetako bat izan zen, bere ibilbide profesionalean 171 garaipen lortu zituelarik 1961 eta 1978 artean.
Franco Bitossi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Carmignano, 1940ko irailaren 1a (83 urte) |
Herrialdea | Italia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia eta ziklokros txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Philco | 1961-1962 |
Filotex | 1963-1972 |
Sammontana (en) | 1973-1973 |
Scic | 1974-1975 |
Zonca (en) | 1976-1976 |
Furzi (en) | 1977-1977 |
Gis Gelati | 1978-1978 |
Parte-hartzailea
|
Garaipenen artean, nabermentzekoak dira, bi Lombardiako Giro Tirreno-Adriatikoa, Suitzako Itzulia eta Kataluniako Volta.
Kirol ibilbidea
Profesionaletan bere lehen garaipena Hegoaldeko Hiru Egunetako etapa izan zen, Philco taldearen koloreekin. 1964an Springoil-Fuchs taldera joan zen eta Italiako Giroan lau etapa irabazi zituen, Cuneo-Pinerolo etapa mitikoa barne. 1965ean Pratoko Filotex talde legendariora pasa zen eta Suitzako Itzulia (2 etapa irabazita) eta Züricheko txapelketa irabazi zituen.
1966an bi etapa irabazi zituen Italiako Giroan eta Frantziako Tourrean, baita Sabatini Kopa ere. 1967an Tirreno-Adriatiko, Lombardiako Giroa eta Agostoni Kopa irabazi zituen. 1968an, berriz ere bi etapa irabazi zituen IGiroan eta Tourrean, non puntukako sailkapena ere lortu zuen (lehen italiarra), horretaz gain Züricheko txapelketa, Sabatini Kopa, eta Bernocchi Kopa eskuratu zituen. 1969an Italiako Giroko puntukako sailkapenean gailendu zen, elastikoa hasieratik amaieraraino mantenduz.
1970ean Italiako txapeldun bihurtu zen eta, besteak beste, Giroko lau etapa irabazi zituen (baita puntukako sailkapena ere) eta Kataluniako Volta. 1971n Italiako txapeldun titulua mantendu zuen, Industria e Commercio di Prato Saria probako garaipenarekin.
1972an, Frantziako Gap Munduko Txapelketan izandako epilogo zoritxarrekoaren ondorioz egunkari guztien azaletan agertu zen, non azken metroetan Marino Basso taldekideak harrapatu eta zilarrezko dominarekin konformatu behar izan zuen. Zoritxarreko geratera horrek, hala ere, irabazi izan balu baino ospetsuago bihurtu zuen.
1973an, Filotex taldea utzi eta Sammontanara joan zen eta Venetoko Giroa eta Emiliako Giroa irabazi zituen. Hurrengo urtean, Scic taldearekin, 4 etapa irabazi zituen Suitzako Itzulian eta 3 Italiako Giroan.
1976an Italiako txapeldun bihurtu zen, berriro ere, Zonca Santini taldearekin. Hurrengo urtean, berriz ere taldez aldatu eta Viborrekin elkartu zen, non Camaiore Hiriko Saria prestigiotsua irabazi zuen. Urte honetan bertan, berriz aukeratu zuten Munduko txapelketarako, eta brontzezko domina bikaina poltsikoratu zuen San Cristobalen, Venezuelan.
1978an amaitu zuen karrera, Gis Gelati taldearen koloreekin, bi lasterketa berri irabaziz. Franco Bitossi "Cuore matto" (bihotz eroa) goitizenarekin ezaguna zen, bihotzeko arritmia bat zela eta, noizbehinka laterketa baten eridian gelditzera behartzen ziona. Bere izaera oldarkorragatik, oso ezagun egin zuen eta Italiako txirrindularitzak emandako txapeldun handienetariko bat bihurtu zen.
Palmaresa
- 1961
- 3. Camaioreko Sari Nagusian
- 1964
- 2. Romagnako Giroan
- 3. Sabatini Kopan
- 10. Italiako Giroan, Mendiko sailkapena eta 4 etapa
- 1965
- Suitzako Itzulia eta 2 etapa
- Lazioko Giroa
- Züri-Metzgete
- 3. Emiliako Giroan
- 3. Reggio Calabriako Giroan
- 4. Lombardiako Giroan
- 6. Sabatini Kopan
- 7. Toscanako Giroan
- 7. Italiako Giroan, Mendiko sailkapena eta etapa 1
- 1966
- Sabatini Kopa
- Frantziako Tourreko 2 etapa
- Romandiako Tourreko 3 etapa
- 2. Piemonteko Giroan
- 2. Milan-Vignolan
- 3. Agostoni Kopan
- 4. Romagnako Giroan
- 5. Tre Valli Varesinen
- 8. Italiako Giroan, Mendiko sailkapena eta 2 etapa
- 10. Tirreno-Adriatikoan
- 1967
- Tirreno-Adriatiko eta etapa 1
- Lombardiako Giroa
- Laigueglia Saria
- Agostoni Kopa
- Italiako Giroko etapa 1
- 2. Milan-Turinen
- 2. Sabatini Kopan
- 2. Apeninoetako Giroan
- 2. Ticinoko Giroan
- 3. Milan-San Remon
- 3. Emiliako Giroan
- 1968
- Milan-Turin
- Bernocchi Kopa
- Toscanako Giroa
- Sabatini Kopa
- Züri-Metzgete
- Sardiniako Giroko etapa 1
- 2. Lombardiako Giroan
- 2. Campaniako Giroan
- 4. Tirreno-Adriatikoan eta etapa 1
- 4. Paris-Luxenburgon
- 4. Italiako errepide txirrindularitzako txapelketan
- 4. Munduko errepideko txapelketan
- 5. Emiliako Giroan
- 8. Frantziako Tourrean, Puntukako sailkapena , Konbinatua eta 2 etapa
- 9. Italiako Giroan eta 2 etapa
- 1969
- Agostoni Kopa
- Larcianoko Zirkuitua
- 2. Kataluniako Voltan eta 2 etapa
- 2. Emiliako Giroan
- 3. À travers Lausannen
- 3. Lombardiako Giroan
- 3. Milan-Turinen
- 3. Laigueglia Sarian
- 4. Flandriako Tourrean
- 10. Italiako Giroan, Puntukako sailkapena eta 2 etapa
- 1970
- Italiako errepide txirrindularitzako txapelketa
- Kataluniako Volta eta etapa 1
- Lombardiako Giroa
- Emiliako Giroa
- Venetoko Giroa
- Campaniako Giroa
- Romandiako Tourreko etapa 1
- Larcianoko Zirkuitua
- 2. Masferrer Garaikurrean
- 2. Boucles de l'Aulnen
- 3. Placci Kopan
- 4. À travers Lausannen eta etapa 1
- 5. Tirreno-Adriatikoan
- 5. Critérium des Asen
- 7. Italiako Giroan, Puntukako sailkapena eta 4 etapa
- 7. Suitzako Itzulian eta 2 etapa
- 7. Sabatini Kopan
- 1971
- Italiako errepide txirrindularitzako txapelketa
- Agostoni Kopa
- 1st Romagnako Giroa
- GP Industria & Artigianato di Larciano
- Italiako Giroko etapa 1
- Paris-Nizako etapa 1
- Romandiako Tourreko etapa 1
- 2. Lombardiako Giroan
- 5. Tre Valli Varesinen
- 8. Kataluniako Voltan
- 1972
- Apuliako Giroa
- Reggio Calabriako Giroa
- Campaniako Giroa
- 2. Munduko errepideko txapelketan
- 2. Italiako errepide txirrindularitzako txapelketan
- 2. Milan-Turinen
- 2. Apeninoetako Giroan
- 4. Emiliako Giroan
- 4. Tre Valli Varesinen
- 6. Placci Kopan
- 7. Romandiako Tourrean
- 1973
- Emiliako Giroa
- Venetoko Giroa
- Sardiniako Giroko etapa 1
- Larcianoko Zirkuitua
- 2. Apuliako Giroan
- 2. Milan-Turinen
- 3. Sabatini Kopan
- 3. Agostoni Kopan
- 4. Tre Valli Varesinen
- 4. Milan-Vignolan
- 6. Romagnako Giroan
- 9. Lombardiako Giroan
- 1974
- Romagnako Giroa
- Matteotti Saria
- 2. Lazioko Giroan
- 2. Agostoni Kopan
- 2. Toscanako Giroan
- 3. Sabatini Kopan
- 4. Milan-San Remon
- 5. Campaniako Giroan
- 7. Suitzako Itzulian eta 4 etapa
- 8. Tirreno-Adriatikoan eta etapa 1
- 8. Lombardiako Giroan
- 9. Italiako Giroan eta 3 etapa
- 1975
- Italiako Giroko etapa 1
- Paris-Nizako etapa 1
- Mediterraneoko Tourreko 2 etapa
- 2. Apuliako Giroan eta etapa 1
- 2. Toscanako Giroan
- 2. Placci Kopan
- 4. Laigueglia Sarian
- 1976
- Italiako errepide txirrindularitzako txapelketa
- Bernocchi Kopa
- Friuliko Giroa
- Laigueglia Saria
- Mediterraneoko Tourreko etapa 1
- 2. Milan-Turinen
- 2. Lazioko Giroan
- 2. Reggio Calabriako Giroan
- 4. Placci Kopan
- 4. Campaniako Giroan
- 5. Toscanako Giroan
- 8. Lombardiako Giroan
- 9. Tirreno-Adriatikoan
- 1977
- Camaioreko Sari Nagusia
- 3. Munduko errepideko txapelketan
- 3. Lombardiako Giroan
- 4. Milan-Turinen
- 4. Agostoni Kopan
- 6. Mediterraneoko Tourrean
- 6. Tre Valli Varesinen
- 6. Gran Premio Industria e Commercio di Praton
- 8. Emiliako Giroan
- 1978
- Tirreno-Adriatikoko etapa 1
- 3. Milan-Turinn
- 3. Sabatini Kopan
- 5. Pantalica Sarian
- 9. Romagnako Giroan
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
Itzuli Handia | 1961 | 1962 | 1963 | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 | 1978 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | - | - | 28. | 10. | 7. | 8. | 15. | 9. | 10. | 7. | 23. | UT | UT | 9. | 26. | UT | 73. | UT |
Frantziako Tourra | - | - | - | - | - | 17. | - | 8. | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Espainiako Vuelta | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Munduko errepideko txapelketa | - | - | - | - | - | UT | - | 4. | UT | 9. | 16. | 2. | 14. | UT | - | - | 3. | - |