Franco Basaglia
Franco Basaglia (Venezia, 1924ko martxoaren 11 - ibidem, 1980ko abuztuaren 29a) psikiatra italiarra izan zen.
Franco Basaglia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Venezia, 1924ko martxoaren 11 |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1924ko martxoaren 11 - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1980ko abuztuaren 29a) |
Heriotza | Venezia, 1980ko abuztuaren 29a (56 urte) |
Hobiratze lekua | Veneziako San Michele hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Paduako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikiatra, neurologoa, antropologoa eta existential therapist (en) |
Lantokia(k) | Parma |
Enplegatzailea(k) | Parmako Unibertsitatea |
Influentziak | Jean-Paul Sartre |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Italiako Alderdi Sozialista |
fondazionebasaglia.it | |
Goriziako, Colornoko (Padua) eta Triesteko ospitale psikiatrikoetako zuzendaria, sendabide berri ezohikoak erabili zituen, ospitale psikiatrikoen ingurunea aldatuz eta terapia-taldeak sortuz, gaixo psikikoak beti barneratuak izatera behartu gabe, familian eta gizartean txertatzea lortu nahian. Basagliak gaixotasun psikikoaz zuen ikusmoldea zela eta, kritika eta eztabaida gogorrak sortu arren, haren proposamena onartua izan zen azkenik. Hala, gaixo psikikoei gainerako hiritarren eskubide berak ematen zizkien lege bat onartu zuen Italiako parlamentuak 1978an. Basagliaren zenbait lan: Instituzio ukatua (1968), F. Ongarorekin batera; Psikiatria instituzionalari buruzko oharrak (1969); Gehiengo baztertua (1971); Bake kriminalak (1973).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.