Franciszek Ksawery Lampi
Franciszek Ksawery Lampi, Franz Xaver Lampi bezala ezaguna ere (1782ko urtarrilaren 22a – 1852ko uztailaren 22a)[1] poloniar margolari erromantikoa izan zen, Austrian jaioa baina Italiar jatorriko leinu bateko kide zena. Estanlisnao II Augusto garaiko aristokrazia kideekin aritua. 1815 urte inguruan, 33 urte zituela Varsoviara joan zen eta bertan Poloniako Kongresuko margolari nagusia izan zen.
Franciszek Ksawery Lampi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Klagenfurt, 1782ko urtarrilaren 22a |
Herrialdea | Habsburgotar monarkia Errusiar Inperioa |
Heriotza | Varsovia, 1852ko uztailaren 22a (70 urte) |
Familia | |
Aita | Johann Baptist von Lampi Zaharra |
Anai-arrebak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Influentziak | Johann Baptist von Lampi Zaharra |
Mugimendua | erromantizismoa |
Genero artistikoa | erretratua paisaia margolaritza |
Bizitza
Lampiren aita Italiako margolari Johann Baptist von Lampi Zaharra izan zen, Romeno-koa bera eta Polonian Jan Chrzciciel Lampi [2] izenez ezaguna.
Klagenfurt-en jaioa aita Austriako gortearentzat lan bat egiten ari zela. Bere lehendabiziko ikasketak aitak eman zizkion [3] eta ondoren Vienako Arte Ederretako Akademian ikasi zuen, Hubert Maurer eta Heinrich Füger[4]-en estudioetan hain zuzen ere. 15 urte zituela 1797 urtean, familia osoa San Petersburgora joan zen Tsar-ak[5] egindako eskuzabaltasun eskaera onartuz. Oinordetza galduta eta aita baztertuta, 32 urte zituela eta Napoleonen Gerren ostean, 1815 urtean Varsoviara bizitzera itzuli zen.[6][7] Bere aitak Polonian izandako ospea eta haurtzaroan bertan bizi izandako urteak zirela eta, ondo moldatu zen bertako gizartean.[4]
Varsovian erakusketa ugari egin zituen urte hauetanː 1828, 1838, 1841 eta 1845 urtean; 1841 urtean arte eskola pribatu txiki bat sortu zuen.[2]
Erreferentziak
- "Franz Xaver Lampi (22 January 1782; 22 July 1852)"
- Ewa Micke-Broniarek, Muzeum Narodowe w Warszawie (March 2005).
- "Franz Xaver Lampi (22 January 1782; 22 July 1852)".
- "Franciszek Ksawery Lampi (Klagenfurt 1782 - Warszawa 1852)".
- Bryan, Michael (1889).
- "Franciszek Ksawery Lampi (1782 - 1852)".
- "Franz Xaver Ferdinand von Lampi (1782-1852)".