Francisco de Miranda

Francisco de Miranda (Caracas, 1750eko martxoaren 28a - San Fernando, 1816ko uztailaren 14a) Venezuelako militar, politikari eta iraultzailea izan zen. 1812-1813 bitartean Venezuelako diktadore ahalguztiduna izan zen.

Francisco de Miranda


Venezuelako presidentea

Bizitza
JaiotzaCaracas, 1750eko martxoaren 28a
Herrialdea Espainia
 Venezuela
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaCádiz, 1816ko uztailaren 14a (66 urte)
Hobiratze lekuaCádizko probintzia
Hezkuntza
HeziketaVenezuelako Unibertsitate Zentrala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, itzultzailea, idazlea eta soldadua
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAmeriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra
Frantziako Iraultza
Venezuelan War of Independence (en) Itzuli

Find a Grave: 97860623 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Estatu Batuen burujabetasunaren eta Frantziako Iraultzaren alde borrokatu zen. Masoia zen, eta Europara jo eta bertako logien laguntza bilatu zuen Hego Amerikako iraultza antolatzeko. 1808an, Parisen Amerikako Kontseilu Goreneko logia eta Londresen El Colombiano aldizkaria sortu zituen. 1810ean Espainiaren iraultza hasi zenean, Venezuelara itzuli zen, Simón Bolívarrekin. Valencian garaipena lortu zuen, eta diktadore izendatu zuten 1812an. Espainiarren osteei aurre egin ezinik, amore eman zuen. Espainian hil zen, San Fernandoko presondegian. Bolívarrek gauzatu zuen Mirandak hasitako askapen mugimendua.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco de Miranda Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.