Francisco de Carvajal
Francisco López Gascón (Rágama de Arévalo, Gaztelako Koroa, 1464 - Llanura de Jaquijaguana, Cuzcotik gertu, Peruko Erregeorderria, 1548ko apirilak 10), Francisco de Carvajal edo Francisco Carbajal bezala ezaguna, Espainia Berrian eta Perun jardun zuen konkistatzaile espainiarra izan zen, baita azken lurralde horretako konkistatzaileen arteko gerra zibilean ere.
Francisco de Carvajal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Francisco López Gascón |
Jaiotza | Rágama, 1464 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Sacsayhuaman, 1548ko apirilaren 10a (egutegi gregorianoa) (83/84 urte) |
Heriotza modua | : burugabetzea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | konkistatzailea, politikaria eta militarra |
Izengoitia(k) | El demonio de los Andes |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | Maestre de campo (en) |
Parte hartutako gatazkak | Cambraiko Ligaren Gerra Civil Wars between the conquerors of Peru (en) Ravennako gudua Battle of Jaquijahuana (en) Paviako gudua Sack of Rome, 1527 (en) Battle of Chupas (en) Battle of Huarina (en) |
Estratega handi bat izan zen, bere zahartzaroko urteetan ere soldadu nekaezina, eta, aldi berean, oso gizon krudel eta sarkastikoa, eta, beraz, "Andeetako deabrua" bezala ezagutua izan zen. Espainiar erregearen eta Ameriketara bidalitako agintarien aurka matxinatu zen, eta erregeari leial zitzaizkion espainiar ofizialei porrot ugari eragin zizkien, azkenean Jaquijahuanako guduan garaitua izan zelarik. Handik gutxira, preso hartu eta urkamendian exekutatu zuten, garai hartan 84 urte zituelarik.