Francisco Urkola
Francisco Urkola Lazkanotegi (gaztelaniaz: Francisco Urcola Lazcanotegui) (Donostia, 1873-1943) arkitekto ezaguna zen. Donostia hiriko eraikin enblematiko asko bere lanak dira.
Francisco Urkola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1873 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1943 (69/70 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lantokia(k) | Iruñea |
Lan nabarmenak |
Biografia
Aita Manuel Urkola eraikitzailea zen. Arkitektura Bartzelonan ikasi zuen eta 1899an titulua lortu zuen. Musikazale amorratua, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiaren akademikoa izan zen. Gobernadore Zibilak Gipuzkoako Diputatua izendatua izan zuen 1930ean. Probintziako Monumentuen Batzordeko partaidea izan zen.[1]
Obrak
- Victoria Eugenia Antzokia
- Maria Cristina hotela, Charles Mewesekin batera
- Ritz hotela Madrilen, Charles Mewesekin batera
- San Telmo museoa handitzeko lanak
- Sevillako Alfonso XIII hotela
- Sevillako Zezen-plaza Monumentala
- Iruñeko zezen plaza
- Txofreko zezen plaza
- Hiru Probintzietako Industria-pabiloia, Sevillako 1929ko Erakusketa Unibertsalean. Erakusketaren Sari Nagusia lortu zuen.[2]
- Getariako San Salbador elizaren zaharberritzea
- Iruñeko La Agrícola eraikina
- Etxebizitzak: Donostiako Larramendi kaleko 2, Peña Goñi kaleko 1, Ramon Maria Lili pasealekuko 1.
Liburuak
- Monumentos de San Sebastián. Iglesia de San Telmo (1926)
Iruditegia
- Iruñeko La Agrícola eraikina (1910).
- Victoria Eugenia antzokia (1912).
- Madrilgo Ritz hotela (1910).
- Iruñeko zezen plaza (1920).
- Sevillako zezen plaza monumentalaren azken aztarnak.
- Donostiako Txofreko zezen plaza (1903).
Bibliografia
- M.ª del C. Rodríguez Sorondo, Arquitectura pública en la ciudad de San Sebastián (1813-1922), Donostia, Kutxa Fundazioa, 1985.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Espainiako Errege Akademiaren hiztegiko biografia.
- (Gaztelaniaz):Auñamendi Entziklopedia.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.