Francisco Serrano

Francisco Serrano y Domínguez, Dorreko Dukea (Isla de León, Cádiz, 1810eko irailaren 17a - Madril, 1885eko azaroaren 25a), militar eta politikari espainiarra izan zen, eta Ministro Kontseiluaren lehendakaria.

Francisco Serrano

Espainiako Estatuburua

1874ko urtarrilaren 3a - 1874ko abenduaren 29a

Ministro Kontseiluko Presidentea

1874ko urtarrilaren 3a - 1874ko otsailaren 26a
Emilio Castelar - Juan de Zavala, 1st Marquis of Sierra Bullones (en) Itzuli

Espainiako Errepublikako Presidentea

1874ko urtarrilaren 3a - 1874ko abenduaren 30a
Emilio Castelar - Alfontso XII.a Borboikoa
Regent of Spain (en) Itzuli

1872ko maiatzaren 26a - 1872ko ekainaren 13a
Práxedes Mateo Sagasta - Manuel Ruiz Zorrilla
Regent of Spain (en) Itzuli

1871ko urtarrilaren 4a - 1871ko uztailaren 24a
Juan Bautista Topete (en) Itzuli - Manuel Ruiz Zorrilla
Regent of Spain (en) Itzuli

1869ko ekainaren 18a - 1871ko urtarrilaren 2a
Elisabet II.a Espainiakoa - Amadeo I.a Espainiakoa
Regent of Spain (en) Itzuli

1868ko urriaren 3a - 1869ko ekainaren 18a
Joaquín Aguirre de la Peña (en) Itzuli - Joan Prim
enbaxadore



Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua



Governor and Captain General of Cuba (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisco Serrano y Domínguez
JaiotzaIsla de León (en) Itzuli, 1810eko abenduaren 17a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1885eko azaroaren 26a (74 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Antonia Domínguez y Borrell (en) Itzuli  (1850eko irailaren 29a -  1885eko azaroaren 25a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaBergarako Errege Mintegia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, politikaria eta militarra
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia de Nobles y Bellas Artes de San Luis
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakLehen Karlistaldia
Bigarren Karlistaldia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaUnión Liberal
Constitutional Party (en) Itzuli

Bizitza eta bilakaera politikoa

Militar liberal baten seme jaio zen frantsesak Cadizi setioa jartzen ari zitzaizkionean, eta hor zeuden, hain zuzen, Espainiako Gorteak une horretan. 1882an armadara sartu eta, Lehen Gerra Karlistan (1833-1840) eginiko merituak zirela eta, gora egin zuen. 1839an brigadier zelarik, Baldomero Esparteroren partidu progresistan sartu zen zen, eta diputatua zela haren erregeordetzaren alde egin zuen. 1841ean, Esparterok mariskal eta Gerra Ministro izendatu zuen. Hala ere, Baldomero Esparteroren politika pertsonalista zela eta Prim-ekin lan egin zuen 1842an hura uzkailtzeko.

1846-1848 urteetan Elisabet II.a Borboikoaren amorantea izan zen, honen gain eragin politiko handia izanik. Politiko moderatuek ez zuten oso gogoko ordea eta hau dela eta 1848an Granadako Kapitain izendatu zuten gorteetatik aldentzeko. Bere kargua utzi zuen politikatik aldentzeko, ezkondu eta bidaiatzeari ekin zion.

1854ko Iraultza progresistan hastean Baldomero Esparterori lagundu zion eta Biurteko Progresistan artilleriako zuzendari nagusia izendatu zuten, O'Donnellek sortu berri zuen Unión Liberalean lerrokatuz. Parisen enbaxadore izan zen 1856an, Kubako Kapitain Nagusia (1859-1862) eta Estatu Ministro 1863an. Torreko duke izendatu zuen orduan erreginak, Urrezko Ardi-larruzkoarekin eskertu ziolarik San Gilen kuarteleko matxinadaren zapalkuntzagatik erreginak.

Hurrengo urtean, O'Donnellen heriotza zela eta Unión Liberal alderdi politikoaren buru bihurtu zen eta progresisten eta demokraten tesi antidinastikoekin bat egin zuen, 1868an Elisabet II.a Borboikoa tronutik bota zuen iraultzan parte hartuz eta Alcolean gobernu-armada garaituz. Aldi bateko gobernuaren (1868-1869) buru izendatu zuten eta estatuaren buruzagitza (maiestate trataerarekin) eman zitzaion. Amadeo Savoiakoarekin monarkia demokratikoa ezarri zen eta bitan 1871 eta 1872an gobernu buru izateko deitu zitzaion. Hirugarren Gerra Karlistan on Karlos VII.a garaitu zuen eta Zornotzako ituna sinatu zuen arazoa konpontzeko asmoz (1872), baina gorteek akordio honi emandako ezetzak bere gainbehera ekarri zuen eta Espainiako Lehen Errepublika onartu bazuen ere 1873an atzerriratu egin behar izan zen azpikeriatan jardun baitzen.

1874ko Pavia jeneralaren estatu kolpearen ondoren gorte errepublikarrak disolbatu egin ziren eta gobernuburu izendatu zuten berriro eta Botere Exekutiboaren buru baita ere, jarrera kontserbadoreko diktadura errepublikano bat instalatuz.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.