Francisco Rodríguez Adrados
Francisco Rodríguez Adrados (Salamanca, 1922ko martxoaren 29a - Madril, 2020ko uztailaren 21a) espainiar hizkuntzalaria, helenista eta akademikoa izan zen. Salamancako Unibertsitatean eskuratu zuen Filologia Klasikoko lizentzia, 1944an, eta handik bi urtera lortu zuen doktoregoa Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Katedradun izan zen Bartzelonako Unibertsitatean (1951) eta Madrilgo Konplutentsean (1952). Hainbat egile klasikoren lanak itzuli zituen (Tuzidides, Eskilo, Aristofanes eta Sofoklesenak adibidez), eta Historia de la fábula greco-latina lan handiaren zenbait ale idatzi zituen.
Francisco Rodríguez Adrados | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Francisco Rodríguez Adrados | ||||
Jaiotza | Salamanca, 1922ko martxoaren 29a | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Heriotza | Madril, 2020ko uztailaren 21a (98 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea Madrilgo Complutense Unibertsitatea | ||||
Hezkuntza-maila | Q50414356 ![]() | ||||
Doktorego ikaslea(k) | Julia Mendoza (en) ![]() | ||||
Hizkuntzak | katalana gaztelania Classical Greek (en) ![]() sanskritoa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | hizkuntzalaria, filologoa, unibertsitateko irakaslea, itzultzailea, zutabegilea eta historialaria | ||||
Enplegatzailea(k) | Instituto Cardenal Cisneros (en) ![]() Bartzelonako Unibertsitatea (1951 - Madrilgo Complutense Unibertsitatea (1952 - | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Real Academia Española Historiaren Errege Akademia Academy of Athens (en) ![]() Academia Argentina de Letras (en) ![]() Sociedad Española de Estudios Clásicos (en) ![]() |
1956an, Emérita aldizkariko zuzendari izendatu zuten, eta Española de Lingüísticakoa 1970ean. Beste zenbait erakundetan izandako karguez gainera, Sociedad Española de Estudios Clásicos elkartearen lehendakaria izan zen 1985az gero, eta erakunde horretatik lan eskerga egin zuen grekoa eta latina Espainiako irakaskuntza-planetatik desager ez daitezen. 1986an Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC) erakundearen lankide gisa, greko klasikoaren eta Erdi Arokoaren hiztegi bat prestatzen diharduen lantaldearen zuzendari izendatu zuten. Real Academia Españolako kidea zen (1990) eta baita Atenaskoarena ere, ikerketa klasikoen alorrean egindako lanari esker.
Sariei dagokienez, Espainiako Itzulpen Sari Nazionala irabazi zuen 1963an Diccionario griego-español lanarengatik. Hogeita hamar liburutik gora eman zituen argitara, antzinako Greziako literatura eta hizkuntzalaritzari buruzkoak, hizkuntzalaritza indoeuroparrari buruzkoak eta hizkuntzalaritza orokorrari buruzkoak. Aipagarriak dira, besteak beste: Evolución y estructura del verbo indoeuropeo (1963, Aditz indoeuroparraren bilakaera eta egitura); Fiesta, comedia y tragedia (1983, Festa, komedia, tragedia); La democracia ateniense (1988, Atenasko demokrazia); eta La historia de la lengua griega (1999, Grekoaren historia).
Sociedad Española de Estudios Clásicos elkarteko presidente eta katedradun emeritu zen, eta baita Sociedad Española de Lingüísticako presidente ere.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.