Francisco Purroy

Francisco José Purroy Iraizoz (Iruñea, Nafarroa, 1946ko otsailaren 21a), Pantxo Purroy bezala ezaguna, Zoologia doktorea da. Katedratikoa, idazlea, kazetaria, mundu osoan ezaguna da. Lan handia egin du faunaren kontserbazioaren alde.

Francisco Purroy
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1946ko otsailaren 21a (78 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, zoologoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta zutabegilea
Enplegatzailea(k)Leongo Unibertsitatea
KidetzaEspainiako Ornitologia Elkartea

Biografia

1968an, biologo lizentziaduna, 1973an Madrilgo Unibetsitatean Zientzia Biologietako doktore titulua lortu zuen. Haren tesia Pirinioetako hegaztiei buruzko lana izan zen. Ondoren, beste 19 doktoreago tesi egin du, gehienak mehatxatuak dauden espeziei buruzkoak: basoiloa, basoilarra, okil ertaina, hartz arrea, Atlasko leopardoa... Hegaztien espezie desberdinen erabilera zinegetikoaz espezialista da, bestetik.

Leongo Unibertsitatean irakaslea da eta zoologiako katedraduna.[1][2]

1988tik 1998ra Sociedad Española de Ornitologíaren lehendakaria izan zen. Halaber, gutxieneaz 15 urtez, zuzendaritzako partaidea izan da. International Bird Census Commitee (IBCC) erakundearen Espainiako ordezkaria da; erakunde horrek hegazti-zentsuak koordinatu egiten ditu mundu mailan. Dena dela, erakunde ugariren partaidea izan da, besteak beste, Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundea (Hartzen taldekoa), Terra Natura Fundazioa, José de Acosta Zoologia Institutua, Nafarroako Lur Adizkideen Elkartea...

Estatu desberdinetan biodibertsitatearen programak eta proiektuak antolatu ditu: Espainia, Portugal, Frantzia, Italia, Polonia, Suedia, Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Maroko eta Ekuador.

2006an SEOk bere sari nagusia eman zion, Francisco Bernis saria. 2013an, bere ibilbide osoa saritzeko asmoz, Espainiako Gobernuak Ingurumenaren Meritoaren Gurutze Handia eman zion. Saria Miguel Arias Cañete ministroak eman zion.

Obra

Liburuak

  • 1971, Fauna. Nafarroako Foru Aldundia.
  • 1974, Fauna navarra en peligro de extinción. Ediciones y libros. ISBN 84-85112-20-2
  • 1977, Pájaros de nuestros campos y bosques. Pedro Ceballosekin batera. Inst. N. De la Naturaleza. ISBN 8484762556
  • 1978, Fauna. ISBN 842350378X
  • 1981, Protección de la Fauna. ISBN 8460024172
  • 1982, Las Especies de Caza: Guía práctica para su identificación. J. M. Varelarekin batera. Incafo. ISBN 84-85389-33-6
  • 1991, Pájaros de nuestros campos y bosques. Pedro Ceballosekin batera. ICONA, ISBN 9788484762553
  • 1991, Reconocimiento de sexo y edad en especies cinegéticas. Mario Sáenz de Buruaga eta Antonio J. Luciorekin batera. Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia. ISBN 84-7821-092-X
  • 1991, Ecología del oso pardo en España. Anthony P. Clevengerrekin batera. Museo Nacional de Ciencias Naturales. ISBN 978-84-00-07165-4
  • 1992 La perdiz pardilla (Perdix perdix) en España. Antonio J. Lucio, Mario Sáenz de Buruagarekin batera. ICONA. [[ISBN|ISBN 84-8014-036-4]]
  • 1997, Atlas de las Aves de España 1975-1995. Koordinatzailea: Francisco J. Purroy. Lynx Edicions ISBN 9788487334115
  • 1997 Castilla y León, patrimonio artístico y natural. Javier Rivera Blanco. Edilesarekin batera, ISBN 9788480121736
  • 2001, Reconocimiento de sexo y edad en especies cinegéticas. Mario Sáenz de Buruaga, Antonio Lucio Calerorekin batera. Edilesa, ISBN 978-84-8012-371-6
  • 2001, Naturaleza en acción. José Luis Rodríguez. Luis Mateo Díez, Antonio Lucio Calero, Mario Sáenz de Buruaga, Joaquín Alegrerekin batera. Edilesa. ISBN 978-84-8012-370-9
  • 2003, Guía de los mamíferos de España: Península, Baleares y Canarias. Juan M. Varelarekin batera. Lynx Edicions. ISBN 9788487334979
  • 2003, El desfiladero del cares: un recorrido por la “garganta divina”. Joaquín Alegre Alonsorekin batera, Edilesa. ISBN 9788480120722
  • 2004, Ríos de León : arquitectos del paisaje. Estanislao de Luis Calabuig (Koord.), Javier Arribas Rodríguez, Eduardo García Meléndez, Ángela Suárez Rodríguezekin batera. ISBN 978-84-8012-483-6
  • 2004, Rapaces: alas y garras. José Luis Rodríguez, José María Merino, Mario Sáenz de Buruaga, Ángel Hernández Lázaro, Joaquín Alegrerekin batera. Edilesa. ISBN 978-84-8012-443-0
  • 2005, Pájaros de nuestros campos y bosques. Pedro Ceballosekin batera. Mundi-Prensa, cop. ISBN 84-8476-255-6
  • 2006, Patrimonio histórico y natural de Castilla y León. Javier Rivera Blancorekin batera. ISBN 9788480125222
  • 2007, El oso pardo. Un gigante acorralado. Anthony P. Clevengerrekin batera. Edilesa. ISBN 978-84-8012-562-8
  • 2010, El leopardo del atlas, salsero y otras andanzas. Edilesa. ISBN 978-84-8012-711-0

Erreferentziak

  1. .
  2. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.