Francisco Pinto Balsemão
Francisco José Pereira Pinto Balsemão (Lisboa, 1937ko irailak 1) portugaldar kazetari, enpresaburu eta politikari da. 1981-1983 bitartean Portugalgo lehen ministroa izan zen.
Francisco Pinto Balsemão | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1986ko urtarrilaren 1a - 1986ko urtarrilaren 12a Barrutia: Portugal Hautetsia: Second European Parliament (en)
1981eko urtarrilaren 9a - 1983ko ekainaren 9a ← Diogo Freitas do Amaral - Mário Soares →
1975eko ekainaren 2a - 1975eko urriaren 30a Barrutia: Lisboa Hautetsia: 1975 Portuguese Constituent Assembly election (en)
Barrutia: Porto's Electoral Circle (en) Hautetsia: 1976 Portuguese legislative election (en)
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Lisboa, 1937ko irailaren 1a (86 urte) | ||||||||||
Herrialdea | Portugal | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Lisboako Unibertsitateko Zuzenbide fakultatea | ||||||||||
Hizkuntzak | portugesa | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria eta kazetaria | ||||||||||
Lantokia(k) | Estrasburgo eta Brusela | ||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Alderdi politikoa | Alderdi Sozialdemokrata | ||||||||||
Biografia
Zuzenbideko ikasketak egin ondoren kazetari lan egin zuen Mais Alto aldizkarian (1961-1963) eta Diario Popular egunkarian (1971 arte). 1973an, Expresso astekari liberala sortu zuen, Portugalgo argitalpen nagusietako bat. Nazio Biltzarreko talde liberaleko kide izan zen Marcelo Caetanoren agintaldian, baina 1973an bere kargua utzi zuen etsita. 1974an Partido Popular Democráticoren sorreran parte hartu zuen Francisco Sá Carneirorekin batera (Portugalgo Alderdi Sozialdemokrata gerora). 1975ean legebiltzarrerako hautatu zuten, eta Biltzar Konstituziogileko lehendakariorde egin zuten.
1979an Errepublikako Biltzarreko kide hautatu zuten, eta 1980an Sa Carneiroren gobernuaren lehendakari-laguntzaile izendatu zuten. Urte hartan bertan alderdi-buru eta lehendakaritzarako hautagai aukeratu zuten bere alderdian. Sa Carneiroren heriotzaren ondoren, António Ramalho Eanes lehendakari zela, gobernuburu izendatu zuten (1981) eta lehen ministroaren karguan iraun zuen 1983 arte. Finantza-krisiaren, gobernuaren sinesgarritasun ezaren eta PSD alderdi barruko kontraesanen ondorioz bere alderdiaren lehendakaritza utzi zuen, eta gobernuari dagokionez ere, 1982ko gobernu-krisiaren ondorioz dimisioa eman eta legebiltzarra desegin zuen, nahiz eta karguan iraun zuen 1983ko hauteskundeak arte.
1986an eurodiputatu izendatu zuten, baina bertan behera utzi zuen kargu hura bere herriko eurodiputatuen zerrendaburu izan arren portugaldar sozialdemokraten eledun izendatu ez zutelako, eta bertan behera utzi zuen, orobat, Portugalgo Nazio Biltzarra. 1993an SIC, telebista-kate pribatu ospetsuaren lehendakari izendatu zuten.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.