Francisco Pérez de los Cobos

Francisco Pérez de los Cobos (Yecla, Murtzia, 1962ko urtarrilaren 2a) Espainiako legelari eta unibertsitate katedraduna da. Complutense Unibertsitateko lan zuzenbideko katedraduna da, postu bat du bertan, eta Auzitegi Konstituzionaleko presidente aritu zen.[1] Kataluniako prozesu subiranistaren kontra, Auzitegi Konstituzionaleko jardunean nabarmendu zen. Diego Pérez de los Cobos Guardia Zibileko burua du anaia.

Francisco Pérez de los Cobos


Espainiako Konstituzio Auzitegiko lehendakari

2013ko ekainaren 21a - 2017ko martxoaren 14a
Pascual Sala Sánchez (en) Itzuli - Juan José González Rivas

magistrate of the Constitutional Court of Spain (en) Itzuli

2011ko urtarrilaren 11 - 2017ko martxoaren 14a
Bizitza
JaiotzaMurtzia, 1962ko urtarrilaren 2a (62 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AitaAntonio Pérez de los Cobos Cuadrado
AmaMaría Dolores Orihuel
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaValentziako Unibertsitatea 1984) lizentzia : zuzenbide
Boloniako Unibertsitatea 1989) doktore : zuzenbide
Valentziako Unibertsitatea 1987) doktore : zuzenbide
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraklegelaria eta epailea
Enplegatzailea(k)Balear Uharteetako Unibertsitatea  (1994 -  1996)
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa  (1996 -  2007)
Madrilgo Complutense Unibertsitatea  (2007 -
Jasotako sariak
KidetzaEspainiako Konstituzio Auzitegia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Popularra

2017. urte horretan plazaratutako informazioaren arabera, postu horretan 100.000 euro irabazten zituen urtero. Espainiako Alderdi Popularrak bultzatu zuen Auzitegi Konstituzionalera 2013ko martxoan,[2] eta alderdi horretako kidea zen bertara sartu zenean.[1] Inpartzialtasun eza leporatuta, izendapen horrek kritikak jaso zituen, tartean zirela Kataluniako auziari buruz hartuko ziren erabakiak.[3]

Gainera, une horretan, Labour Prospectives SL sozietateko administratzaile bakarra zen, postu hori bere jarduera profesionalarekin bateraezina izan arren.[1] 2018ko urtarrilaren 21ean, Europako Giza Eskubideen Auzitegiko bere espainiar hautagaitza erabat errefusatua izan zen epaimahaiaren aurrean, aukerako 10 bototik bat ere eskuratu ez zuenean, nahitaezko frantses eta ingeles hizkuntzak ezagutzen ez zituelako.[4]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «El expresidente del TC cobra del Estado por no hacer nada a la espera de un puesto 'a medida' en Estrasburgo» El Plural (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  2. (Gaztelaniaz) Euskadin, Justizia Administrazioa. «Francisco Perez de los Cobos, Auzitegi Konstituzionaleko presidente berria da» JusticiaEUS (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  3. Elduaien, Oihana. «Lege eta arauen arrakalak bistan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  4. (Gaztelaniaz) «El expresidente del TC suspende con un cero el examen del Tribunal de Estrasburgo» ElNacional.cat (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.