Francisco Mula Castro

Francisco Mula Castro (Mazarron, Murtzia 1893ko maiatzaren 2a-Lantz, Nafarroa Garaia 1937ko urtarrilaren 25a) Mugairin (Baztan) bizi zen Nafarroako Diputazioko bidezaina eta Izquierda Republicana alderdiko kidea, Espainiako Gerra Zibilean fusilatua izan zen[1].

Francisco Mula Castro
Bizitza
JaiotzaMazarrón, 1893ko maiatzaren 2a
Herrialdea Nafarroa Garaia
HeriotzaLantz, 1937ko irailaren 25a (44 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbidezaina
Enplegatzailea(k)Nafarroako Foru Aldundia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Izquierda Republicana

1937ko gauerdian bi errekete agertu ziren Franciscoren Mugairiko etxera. Ricardo bere seme gazteenak kontatzen duenez, bere ama Concepción Roca Hernándezek semea erreketez jantzi zuen atxilotzera zetozenei atea ireki ziezaien, baina amarruak ez zuen espero emaitzarik eman.

Francisco Iruñera eraman zuten atxilo baina ez zen sekula bertara iritsi, antza, bidean fusilatu zuten, Lantzen; egun 121-A errepidearen bazterrean Lantzeko bide gurutzearen parean dagoen oroitarriak gogoratzen duen bezala[2]. Bere gorpua ez dute oraindik aurkitu.

Erreferentziak

  1. «Fondo Documental de la Memoria Histórica en Navarra» memoria-oroimena.unavarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  2. M.aldude. (2018-12-30). Euskara: Francisco Mula Castroren oroitarria Lantzen. (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.