Francisco Largo Caballero

Francisco Largo Caballero (Madril, 1869ko urriaren 15a - Paris, 1946ko martxoaren 23a) espainiar sindikalista eta politikari marxista izan zen. Espainiako Bigarren Errepublikan, Lan Ministroa (1931–1933) eta Gobernuko Presidentea (1936–1937) izan zen.

Francisco Largo Caballero


Ministro Kontseiluko Presidentea

1936ko irailaren 4a - 1937ko maiatzaren 17a
José Giral - Juan Negrín

Gerra-ministroa

1936ko irailaren 4a - 1937ko maiatzaren 17a
Juan Hernández Saravia - Indalecio Prieto

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1936ko otsailaren 20a - 1939ko otsailaren 2a
Barrutia: Madrid (capital) (en) Itzuli
Hautetsia: 3rd legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1933ko abenduaren 7a - 1936ko urtarrilaren 7a
Barrutia: Madrid (capital) (en) Itzuli
Hautetsia: 2nd legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

4. PSOE-ko Presidentea

1932ko urriaren 12a - 1935eko abendua
Remigio Cabello (en) Itzuli - Ramón González Peña (en) Itzuli

Minister of Labour and Social Welfare (en) Itzuli

1931ko urria - 1933ko irailaren 12a - Carles Pi i Sunyer (en) Itzuli

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 6a - 1933ko urriaren 9a
Barrutia: Madrid (capital) (en) Itzuli
Hautetsia: 1st legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

Minister of Labour (en) Itzuli

1931ko apirilaren 14a - 1931ko urria
Gabriel Maura Gamazo (en) Itzuli

Kontsultarako Biltzar Nazionaleko kidea

1927ko urriaren 10a - 1927ko azaroaren 6a

Gorteetako diputatua

1918ko apirilaren 17a - 1919ko maiatzaren 2a
Barrutia: Bartzelona

Madrilgo Udaleko zinegotzia

1905 - 1909
Barrutia: Chamberí (en) Itzuli
Hautetsia: Q44664617 Itzuli
Bizitza
JaiotzaMadril, 1869ko urriaren 15a
Herrialdea Espainia
BizilekuaEloy Gonzalo Street (en) Itzuli
HeriotzaParis, 1946ko martxoaren 23a (76 urte)
Hobiratze lekuaGrave of Francisco Largo Caballero (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, sindikalista eta stuccoist (en) Itzuli
Lantokia(k)Madril
KidetzaUnión General de Trabajadores
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Find a Grave: 7689 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Francisco Largo Caballeroren bulegoa, Alcalá de Henaresen gordeta.

Gaztarotik mugimendu ezkertiarretan ibili zen. 1890ean UGTn sartu zen eta 1894an PSOEn[1]. 1917ko greba iraultzailean parte hartu ondoren biziarteko kartzelera zigortu zuten, baina diputatu hautatu zutenean espetxea utzi zuen. 1918an UGT sindikatuaren idazkari nagusi aukeratu zuten. Primo de Riveraren diktaduraren garaian, kolaborazio politika burutu zuen erregimenarekin. Jarrera honek UGTko beste kide askoren arbuioa ekarri zuen[2].

Espainiako Bigarren Errepublika iritsi ostean, 1931 eta 1933 artean Lan Ministroa izan zen. 1933ko hauteskundeetan eskuina nagusitu zenetik, bere jarrera erradikalizatu eta iraultza sozialista aldarrikatzen hasi zen. 1934n CEDA Alejandro Lerrouxen gobernuan sartu zenean, Asturiasko Iraultza prestatzen jardun zuen[3].

1936ko irailean, Gerra Zibila hasi eta gero, Ministroen Kontseiluko Presidente eta Gerra Ministro izendatu zuten, Giralen gobernuaren porrotaren ondoren. Jose Antonio Agirrek irail horretan Largo Caballerok egindako ahaleginari egotzi zion neurri batean 1936ko euskal autonomia-estatutua azkenean aurrera atera izana.[4] 1937ko maiatzeko egoera larriaren ondorioz (Bartzelonan istilu latzak izan ziren, komunisten, anarkisten eta POUMeko kideen artean) gobernua utzi behar izan zuen[3].

1939an Frantziara ihes egin zuen. Hurrengo urtean, Alemaniako armadak herrialdea inbaditu ondoren, Vichyko gobernuak atxilotu eta 1943an Gestaporen esku utzi zuen. Sachsenhausengo Kontzentrazio Esparruan (Brandenburgo) egon zen, 1945ean sobietar armadak askatu zuen arte. Parisen hil zen 1946ko martxoan.

Erreferentziak

  1. Francisco Largo Caballero Ugt.es
  2. La Dictadura y los movimientos obreros Artehistoria.jcyl.es
  3. Francisco Largo Caballero Biografiasyvidas.com
  4. Esparza Zabalegi, Jose Mari. (2016). Nuestro pueblo despertará. David Jaime y la República vasco-navarra. Tafalla: Txalaparta ISBN 978-84-16350-44-5.. 169-170. or. Jose Antonio Agirre lehendakariaren hitzak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Largo Caballero Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.