Francisco Lanzagorta
Francisco Lanzagorta Inchaurregui (Real de Catorce, 1791 – Chihuahua, 1811ko maiatzaren 11), Mexikoko independentziaren aldeko matxinatua izan zen. Heritoz zigorra ezarri zitzaion 1811an.
Francisco Lanzagorta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Real de Catorce, 1791 |
Herrialdea | Mexiko |
Heriotza | 1811 (19/20 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Mexikoko Independentzia Gerra |
Biografia
Lanzagorta San Migeleko Dragoien tenientea zen. Ignacio Allenderen eraginez Querétaron Mexikoko Independentzia prestatzeko konspiratzaileek egiten zituzten batzarretara joaten zen. San Luis Potosí hirian, Luis de Herrerarekin batera, altxamenduan hartu zuen parte. 1810eko irailaren 18an Félix María Callejak atxilotu zuen eta komentu batean entzerratu zuten. Urriaren 25ean Callejak Potosítik alde egin zuen Miguel Hidalgo eta Ignacio Allende matxinatuen atzetik. Une horretatik matxinada San Luisen berriro ere martxan jarri zen.
Azaroaren 10ean, Rafael Iriartek hirian boterea hartu zuen eta presoak askatuak izan ziren. Iriarte Lanzagortari koronel gradua eman zion eta Karmeldarren ondarearen aurka aritzeko agindu zion. Matehualan José Mariano Jiménezen tropekin bat egin zuen. Acatita de Bajánen atxilotuta, Espainia Berriko Erregeorderriaren Erregeordeak ez zion barkamenik eman. Chihuahuara eraman zuten eta han epaitu zuten, heriotz zigorra ezarriz. Beste matxinatuekin batera (Allende, Mariano Jiménez, Juan Aldama eta Manuel de Santa María) fusilatu zuten.[1] [2]
Erreferentziak
- Diccionario Enciclopédico Hispano-Americano, Montaner i Simon, 1887.
- https://www.flickr.com/photos/acuarela08/4234708771