Francisco Gorritxo
Francisco Gorritxo Bilbao (Bilbo, 1906ko azaroaren 5a - Mar del Plata, Argentina, 1993ko azaroaren 24a) bizkaitar politikari abertzalea izan zen. Euzko Alderdi Jeltzaleko kidea. Bizkaigaña konpainiako kapitaina eta Kirikiño batailoiko komandantea izan zen 1936ko Gerran. Bilbon geratu zen frankistak sartu zirenean, eta Lapurdira joan zen hamalau hilabete geroago. 1940. urtean Txileko bidea hartu eta urte batzuk geroago Euzkadi izeneko aldizkaria sortu zuen bertan. 1947. urtean Argentinara joan zen bizitzera, eta besteak beste, Denak Bat-eko idazkari eta FEVAko (Federación de Entidades Vasco-Argentinas) lehendakariordea izan zen.
Francisco Gorritxo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1906ko azaroaren 5a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Mar del Plata, 1993ko azaroaren 24a (87 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Eusko Gudarostea |
Gradua | komandante |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.