Francisco Giner de los Ríos

Francisco Giner de los Ríos (Ronda, 1839ko urriaren 10a - Madril, 1915eko otsailaren 18a) espainiar pedagogoa eta idazlea izan zen. XIX. mendean, Karl Krause germaniar filosofoaren irakatsietan oinarriturik, Espainian indar handia izan zuen eta heziera liberala aldarrikatzen zuen krausismo higikundearen sustatzaile nagusia izan zen.

Francisco Giner de los Ríos

(1881)
katedradun


katedradun

Bizitza
JaiotzaRonda, 1839ko urriaren 10a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1915eko otsailaren 18a (75 urte)
Hobiratze lekuaMadrilgo hilerri zibila
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Facultad de Filosofía y Letras (Universidad de Granada) (en) Itzuli
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Julián Sanz del Río (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakidazlea, filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta legelaria
Enplegatzailea(k)Unibertsitate Zentrala

Find a Grave: 26126180 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Bartzelonan eta Granadan zuzenbide-ikasketak egin ondoren Madrila joan zen bizitzera. Han, Julián Sanz del Río ezagutu zuen eta hark eman zion Krauseren irakaspenen berri. 1876. urtean Institución Libre de Enseñanza (Heziketa Libreko Erakundea) sortu zuen Madrilen, elizaren eta estatuaren mende zegoen heziketa-moldeak saihestu eta Europako pedagogia-metodo berrienak gauzatu ahal izateko. Espainiako intelektualengan eragin handia izan zuen erakunde hark. Han bildu ziren 1920. urte inguruan, esate baterako, García Lorca eta Rafael Alberti olerkariak, Luis Buñuel zinemagilea eta Salvador Dalí pintorea. Estudios sobre educación (1886, Heziketari buruzko azterketa), Filosofía y sociología (1904) eta Resúmen de filosofía del derecho (1912, Zuzenbide filosofiaren laburpena) dira bere idazlan nagusiak.

Hezkuntzari buruzko ikerketak

Estudios sobre la educación edo euskaraz, Hezkuntzari buruzko ikerketak liburuan, zera idatzi zuen:

« Gure artean, kazetariak, katedradunak, apaizak, merkatariak, ministroak, naturalistak, fabrikatzaileak, sendagileak, militarrak, abokatuak, musikariak, idazleak, kimikariak, arkitektuak eta ez dakit zer gehiago dira talentuko pertsonak... baina nekez dira gizakiak. Horra bada haien espezialismo estuaren arrazioa, haien zerumuga murritzetik harantz dagoen ororen aurrean erakusten duten axolagabekeria izugarria, eta irakaskuntzaren eta heziketaren artean dagoen eten handia, ez soilik bizitza moralari dagokionez, baizik eta adimenaren esparruan berean, pauso bat eman orduko topo egiten baitugu jakintsu loriatsu batekin, artista ezin ospetsuago batekin edo distiraz beteriko politikari batekin, beren lanbideetan gutxi asko badakiten arren, bost axola zaiena besterena. Pertsonaia hauek ez dute gizakia gizaki egiten duten ideia, printzipio, sentimendu, gustu eta moduen arrastorik ia, ez baitu inor gizaki egiten logaritmo taula buruz jaakiteak, re altua txioka borobiltzeak edo erruletan diru-zorro mardula irabazteak.

Gure bizitza intelektualaren miseria honen sorburua edo, ez dakit garbi zer esan, ondorioa da gure irakaskuntza .

 »

—Francisco Giner de los Ríos, Estudios sobre educación

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.