Francisco Gento
Francisco Gento López (Guarnizo, Espainia, 1933ko urriaren 21a - Madril, 2022ko urtarrilaren 18a) futbolari profesionala izan zen. Ezkerraldean jokatzen zuen, eta dohain fisiko apartak zituen futbolean jokatzeko: abiadura handiko jokalaria zen (12 segundo baino gutxiago behar zituen 100 metro egiteko), baloia kontrolatzeko trebetasun handia zuen, eta berebiziko jaurtiketak eta paseak egiten zituen. Dohain horiei esker, Kantauriko enbata ezizena jarri zioten. Gento izan da Espainiako Futbol Liga gehien jokatu eta irabazi dituen futbolaria, Real Madril taldearekin beti: hamazazpi ligatan jokatu zuen, eta horietatik hamahiru irabazi, 1954tik 1970era bitartekoak. Berea da, orobat, Europako Kopako parte hartzeen eta garaipenen errekorra (sei txapelketa irabazi zituen: 1956, 1957, 1958, 1959, 1960 eta 1966an). 1964an, Europako Nazioen Kopa irabazi zuen Espainiako selekzioarekin.
Francisco Gento | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Francisco Gento López | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Guarnizo, 1933ko urriaren 21a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Madril, 2022ko urtarrilaren 18a (88 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | wing half (en) aurrelaria erdilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zenbakia | 11 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 65 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 1,68 metro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Izengoitia(k) | La Galerna del Cantábrico | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.