Francisco Franco Fundazio Nazionala
Francisco Franco Fundazio Nazionala (gaztelaniaz: Fundación Nacional Francisco Franco edota FNFF) Espainiako eskuin muturreko erakunde bat da. Fundazioaren esanetan bere helburu nagusia Francisco Franco espainiar diktadorea oroimena eta egiteak hedatzea omen da, alegia frankismoari babes ematea.
Francisco Franco Fundazio Nazionala | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen ofiziala | Fundación Nacional Francisco Franco | |
Izen laburra | FNFF | |
Mota | fundazioa eta presio-taldea | |
Herrialdea | Espainia | |
Agintea | ||
Lehendakaria | Juan Chicharro Ortega (en) | |
Egoitza nagusi | ||
Legezko forma | fundazioa | |
Historia | ||
Sorrera | 1976ko urriaren 8a | |
webgune ofiziala |
1976ko urriaren 8an, Franco diktadorea hil ostean Madrilen sortua izan zen, eta hiri honetan egoitza nagusia du. Fundazio honetarako lan egiten duten historialariak eskuin muturreko pentsakerakoak dira.
Espainiako Oroimen Historikoaren Legearen guztiz aurka azaldu da, bai eta Diktadura Frankista gaitzestera ere. 2017ko ekainaz geroztik, Meirásko jauregiaren bisitak ere kudeatzen ditu.
Bere burua inongo diru irabazirik gabeko erakunde pribatu gisa aurkeztu arren, PP alderdi politikoak hainbat alditan diru laguntzak eman dizkio, gutxienez 2002 eta 2003an.
Kanpo estekak
- Webgunea (Gaztelaniaz)