Frantzisko Egia
Frantzisko Ramon Egia Lopez de Letona (Durango, Bizkaia, 1750eko martxoaren 5a - Madril, Espainia, 1827ko urtarrilaren 6a) bizkaitar politikaria eta militarra izan zen.
Frantzisko Egia | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1817ko ekainaren 19a - 1819ko martxoaren 16a ← Francisco Bernaldo de Quirós y Mariño de Lobera (en) - José Alós Mora (en) →
1814ko maiatzaren 29a - 1815eko martxoaren 25a ← Manuel Freyre - Francisco Ballesteros (en) →
1810eko urtarrilaren 31 - 1810eko maiatzaren 8a ← Antonio Cornel Ferraz Doz y Ferraz (en) - Eusebio Bardají y Azara (en) →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Durango, 1750eko martxoaren 5a | ||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||
Heriotza | Madril, 1827ko urtarrilaren 6a (76 urte) | ||||||||
Familia | |||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | militarra eta politikaria | ||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Gradua | Kapitain nagusi | ||||||||
Parte hartutako gatazkak | Konbentzioaren Gerra Laranjen Gerra Iberiar Penintsulako Gerra |
Biografia
1767an hasi zuen bere karrera militarra Espainiako Armadan, eta 1775ean Aljerren borrokatu zen hango piraten aurka. Sei urte geroago, Ameriketako Estatu Batuetako independentziaren aldeko gerran Pensacola hartzen lagundu zuen. 1792an koronel, hurrengo urtean brigadier eta 1795ean kanpo mariskal izendatu zuten eta bost urte geroago Aragoiko Erreinuko komandante. 1801ean, Portugalen aurka borrokatu zen, eta gero, Iberiar Penintsulako Gerran Extremadurako gudarostearen buruzagia izan zen; Madril hartzen saiatu bazen ere, huts egin zuen eta ondorioz kargua galdu.
Politikoki, absolutismoaren alde egin zuen, eta 1814an Fernando VII.aren Gerrako idazkari bihurtu zen, 1819ko ekain arte.
Granadako kapitain jenerala zela liberalen aurkako zapalkuntza bideratu zuen eta 1820an iraultza liberalak Frantziara erbesteratu zuen. 1823an Iberiar Penintsulara itzuli zen gobernu absolutista ezartzera eta Oiartzunen egokitu zen lehen Behin-behineko Gobernuko Batzorde Goreneko buru izendatu zuen bere burua. Fernando VII.ak Errege Estimuaren konde izendatu zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Artikulu hau Euskal Herriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |