Francisco Ciutat

Francisco Ciutat de Miguel (Madril, 1909ko urriaren 28a - Habana, 1986ko azaroaren 30a), «Angelito» deitua, espainiar militarra izan zen, Espainiako Gerra Zibilean aritutakoa.

Francisco Ciutat
Bizitza
JaiotzaMadril, 1909ko urriaren 28a
Herrialdea Espainia
HeriotzaHabana, 1986ko azaroaren 30a (77 urte)
Hezkuntza
HeziketaToledo Infantry Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraErrepublikako Herri Armada
Graduakoronel
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista

Biografia

Familia militar batetik etorria, Toledoko Infanteriako Akademian sartu zen 1925ean, non bi urte geroago alferez graduarekin lizentziatu zen. Hasiera batean, Bilboko "Garellano" 43. infanteria-erregimentura bidali zuten,[1] eta, ondoren, Toledoko Tiro Eskola Nagusian prestakuntza-ikastaro bat egin zuen.[1] Errepublika aldarrikatu ondoren, erregimen berriari atxikimendua agertu zion. Bigarren Errepublikaren garaian, framazonerian hasi zen, Bilboko "Goethe" 6. logiaren kide bihurtuz; "Algazel" framazon-izena hartu zuen.[2]

Gerra Zibilaren hasierak Madrilen harrapatu zuen, Gerrako Goi Eskolan Estatu Nagusiko ikasketak egiten ari zela, Errepublikarekiko leial mantenduz.[3] Garai honetan infanteriako lotinant-maila zuen. Gatazkaren lehen asteetan, Milizien Ikuskaritza Nagusiko buruzagi nagusia izan zen.[4]

1936ko abuztuaren amaieran Santanderrera bidali zuten iparraldeko lurralde errepublikanoetako "indarren eta milizien agintea koordinatzeko" helburuarekin, baita Iparraldeko Armada bat antolatu eta zuzentzeko ere.[5] Ondoren, Iparraldeko Armadako operazio buru izendatua izan zen, maiorrera igoa, Francisco Llano de la Encomienda jeneralaren agindupean geratuz. Kanpainan zehar, Jose Antonio Agirre euskal lehendakariarekin desadostasun handiak izan zituen,[6] euskaldunaren ideia nazionalistagatik eta Ciutaten kidetza komunistagatik. Ciutatek Eusko Gudarostearen aurkako jarrera azaldu zuen. Santanderren eta Asturiasen borrokatu ondoren, lotinant koronel bihurtu zen. Iparraldeko frontea erori zenean, Teruelgo guduan parte hartu zuen eta gerra amaitzean erbesteratu zen.[7]

Espainiako Alderdi Komunistaren kidea zenez, Sobietar Batasunean erbesteratu zen eta aholkulari moduan lan egin zuen. Cochinos badiako inbasioan Habanako defentsan parte hartu zuen.

Erreferentziak

  1. de Paz Sánchez 2001, 191 orr. .
  2. de Paz Sánchez 2001, 192, 193 orr. .
  3. de Paz Sánchez 2001, 196-197 orr. .
  4. de Paz Sánchez 2001, 197 orr. .
  5. Solla Gutiérrez 2010, 316 orr. .
  6. Gabriel 2011, 337 orr. .
  7. Alpert 2013, 329 orr. .

Bibliografia

  • Alpert, Michael. (2013). The Republican Army in the Spanish Civil War, 1936-1939. Cambridge University Press.
  • de Paz Sánchez, Manuel. (2001). Zona de guerra. España y la revolución cubana 1960-1962. Centro de la Cultura Popular Canaria.
  • Gabriel, Pere. (2011). Historia de la UGT IV. Un sindicalismo en guerra (1936-1939). Siglo XXI de España Editores.
  • Solla Gutiérrez, Miguel Ángel. (2010). La República sitiada. Trece meses de Guerra Civil en Cantabria. Santander: Ediciones de la Universidad de Cantabria.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.