Francisco Cabarrús
Francisco Cabarrús Lalanne (Baiona, 1752ko urriaren 8a - Sevilla, 1810eko apirilaren 27a) euskal jatorriko Espainiako ministroa eta finantza-gizona izan zen. Karlos III.aren erreforma-politikan esku hartu zuen, eta San Carlos Bankua sortu zuen (1782). Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiako akzioduna eta zuzendaritza-batzordeko kidea izan zen. Teresa Cabarrúsen aita zen, eta Pierre-Étienneren anaia.
Francisco Cabarrús | |||||
---|---|---|---|---|---|
1808ko uztailaren 7a - 1810eko apirilaren 27a ← Miguel José Azantza - José Martínez de Hervás (en) →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Baiona, 1752ko urriaren 8a | ||||
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Sevilla, 1810eko apirilaren 27a (57 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Dominique Cabarrus | ||||
Ama | Marie-Anne Lalanne | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Familia | |||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Collège de l'Esquile (en) | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | ekonomialaria, diplomazialaria, finantzaria eta politikaria | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Sociedad Económica de Amigos del País (en) |
Gipuzkoar Konpainia hura deuseztatu eta Asiarekiko merkataritzan arituko zen beste konpainia bat sortzea proposatu zuen, 1784an, San Carlos Bankuko konpainiaren gordailuak baliatuz. Handik urte betera, hogeita bost urtez Asiarekiko merkataritzaren monopolioa izan zuen Filipinetako Konpainia bilakatu zen. San Carlos bankutik Mexikotik zetorren zilarraren kontrabando negozio bat antolatu zuen, "Txanponaren Etxea" (gaztelaniaz: La Casa de la Moneda) deitzen zen kontrabandista sare baten bidez zilarra Cádiztik Baionara ateratzen zuen[1].
1789. urtean konde-titulua eskuratu zuen. Ideia entziklopedisten aldekoa zen. Bere etsaiek Inkisizioaren aurrean salatu zuten, eta bi urtez egon zen espetxean (1790-1792), Godoyk askatu zuen arte; bere aurkako salaketa 1788an Frantziako zor publikoa erostea izan zen[1]. 1797. urtean, Espainiaren ordezkari ahaldun izendatu zuten Europako bake-bilkuretan. 1798. urtean, Finantza Batzordeko buru izendatu zuten, eta, Espainiako ekonomiaren krisia gainditzearren, eliza-ondasunen desamortizazio-prozesua bizkortu zuen.
1800. urtean, berriz, gortetik urrundu zuten, beste frantsestu asko bezala. 1808an, Fernando VII.ak politikan aritzeko baimena eman zion. Handik hilabete gutxira, Josef Bonaparteren gobernuko dirubideetako idazkaria izan zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Gonzalo,, Pontón,. La lucha por la desigualdad : una historia del mundo occidental en el siglo XVIII. ISBN 9788494495045. PMC 957730848. (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Cabarrús |