Francisco Belaustegigoitia
Francisco "Pacho" Belaustegigoitia Landaluze (Bilbo, 1897ko irailaren 3a - Mexiko Hiria, 1981eko apirilaren 26a) Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen.
Francisco Belaustegigoitia | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Bilbo, 1897ko irailaren 3a | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||
Heriotza | Mexiko Hiria, 1981eko apirilaren 26a (83 urte) | ||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||
Seme-alabak | |||||||||||||||||||||||
Anai-arrebak | |||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria, enpresaburua, medikua eta politikaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdilaria | ||||||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||||||
Alderdi politikoa | ![]() |
Laudiotik Bilbora joandako familia batean jaioa. Belaustetarrak kirolari apartak ziren. 1919. urtean egin zuen Athletic taldearekin debuta. Guztira, bost denboraldi egin zituen taldean, 1919tik 1924.[1] urtera bitarte.
Medikuntzan doktore zela, Francisco Belaustegigoitiak Parisko Madame Curie ospitalean egin zituen praktikak; hiri hartan ere futbolarekin segitu zuen, Club Olimpique taldean. Mediku prestakuntza amaituta, Elvira Arozenarekin ezkondu zen, Arrankudiagako emigratzaile-familia aberats bateko alaba mexikarrarekin, alegia. Bikoteak Iker semea eta Bibiñe eta Ibone alabak izan zituen. 1927an, Francisco Belaustegigoitiak Larrinaga y Compañía sozietatea erosi eta Izar SA sortu zuen.[2]
Gero, Mexikora joan zen eta bertan zegoela, Gerra Zibilean, Eusko Jaurlaritzako ordezkaria izan zen.