Francisco Azkona
Francisco Azkona San Martín (Adios, Nafarroa, 1934ko urtarrilaren 29a -) Euskal Herriko apaiz eta soziologoa da.
- Artikulu hau apaiz eta soziologoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Azkona (argipena)».
Francisco Azkona | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Adios, 1934ko urtarrilaren 29a (90 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiza eta soziologoa |
Biografia
Iruñeko Seminarioan ikasi eta bertan apaiz bihurtu zen 1957an. Gasteizen Gizarte zientziak eta Erroman Teologia ikasketak egin zituen. Beranduago Valentzian Filosofia eta Letrak eta Madrilen Informatika diplomak ere atera zituen.
Eliza katolikoan mota askotako postuak okupatu ditu, Nafarroako parrokietan, Venezuelan, Iruñeko artxidiozesiko Estatistika sailean edota Madrilen CEErentzat. 1998tik Vatikanoan dago.
Lanak
Bere liburuen artean hauexek daude, beti ere erlijio katolikoaren gainekoak eta espainieraz:
- La vida cristiana ante el desafío de los tiempos nuevos. Estudio socio-religioso de Navarra, Iruñeko artxidiozesia, 1973.
- Llegar a viejo. Estudio sociológico de la tercera edad en Navarra, Vianako Printzea Institutua, Iruñea, 1980.
- La sociedad y la Iglesia en España, Hijos de la Caridad argitaletxea, Madril, 1982.
- Seguidores de Jesús en el umbral del 2000, Edibesa, 1997.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.