Francisco Antonio Javier Gardoki
Francisco Antonio Javier Gardoki Arrikibar Bizkaiko politikaria eta kardinala, Diego María Gardokiren anaia (Bilbo, 1747ko urriaren 9a - Erroma, 1820ko urtarrilaren 27a). Valentziako artxidiakono izendatu zuten apaiz izateko ikasketak bukatutakoan. Zuzenbide eta Teologiako ikasketak egin eta Gaztelako Kontseiluko kide hautatu zuten ondoren. Karlos IV.aren agintaldian, Napoleonekin bakea lortzeko tratuetan parte hartu zuen (Amiensko bakea, 1802). Kardinal egin zuten 1816an.
Francisco Antonio Javier Gardoki | |||
---|---|---|---|
1816ko martxoaren 8a - | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Francisco Antonio Javier de Gardoqui y Arriquíbar | ||
Jaiotza | Bilbo, 1747ko urriaren 9a | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Erroma, 1820ko urtarrilaren 27a (72 urte) | ||
Familia | |||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Diego anaia eta biek Argentinako Panpa euskal nekazariz populatzeko plan bat zirriborratu omen zuten. Horren ondorio izan liteke egungo Constitución (Txile) hiria 1794an Nueva Bilbao de Gardoqui izenez sortu izana.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.