Francisco de Aldana
Francisco de Aldana (Napoli, 1537 – Ksar el-Kebir, 1578ko abuztuaren 4a), izengoitiz el Divino deitua, espainiar militar eta olerkaria izan zen. Miguel de Cervantes eta Francisco de Quevedok haren poesia goraipatu zuten arren, ez da Urrezko Mendeko beste idazle batzuk bezain ezaguna.
Francisco de Aldana | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Napoliko Erresuma, 1537 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Ksar el-Kebir, 1578ko abuztuaren 4a (40/41 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, militarra eta diplomazialaria |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Bizitza
Gurasoak extremadurar kapareak ziren. Gaztaroa Florentzian igaro zuen, eta han neoplatonismoaren berri izan zuen. 1553an hasi zuen karrera militarra. 1557an Saint-Quentingo guduan borrokatu zen. Italiatik Flandesera bidali zuten eta, besteak beste, Haarlem eta Alkmaarko setioetan parte hartu zuen[1]. 1578an Sebastian I.a Portugalgoaren aholkulari militar izendatu zuten, eta urte horretako abuztuaren 4an hil zen, Ksar el-Kebirko guduan[2].
Lanak
Francisco de Aldanaren obra haren anaia Cosmek argitaratu zuen, bi liburutan (Milan, 1589; Madril, 1591). Poema batzuetan, bizitza militarraz nardatua zela eta atseden hartzeko gogoa zuela azaldu zuen[1]. Horiez gain, aipagarriak dira Fábula de Faetonte, Canción a Cristo crucificado eta, batez ere, Epístola a Arias Montano sobre la contemplación de Dios y los requisitos della hau:
« | Pienso torcer de la común carrera |
» |
Erreferentziak
- Marías Martinez, Clara. Letras sin sol: la visión de Flandes en dos poetas soldados del renacimiento español. in: Lectura y signo: revista de literatura, ISSN 1885-8597, Nº. 6, 1, 2011, págs. 139-169. dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2015-07-02).
- García González, Ramón. Datos biográficos de Francisco de Aldana. in: Biblioteca virtual Miguel de Cervantes. cervantesvirtual.com (Noiz kontsultatua: 2015-07-02).
- Aldana, Francisco de. Epístola a Arias Montano sobre la contemplación de Dios y los requisitos della. poesiacastellana.es (Noiz kontsultatua: 2015-07-02).