Francisca Herrera Garrido

Francisca Herrera Garrido (Coruña, 1869 ibídem, 1950eko azaroaren 4a) idazle galiziarra izan zen. Galiziar Errege Akademian hautatu zuten lehen emakume akademikoa izan zen. 1987an Galizierazko Letren Eguna eskaini zitzaion.

 

Francisca Herrera Garrido

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisca Herrera Garrido
JaiotzaCoruña, 1869ko martxoaren 6a
Herrialdea Galizia
HeriotzaCoruñako probintzia, 1950eko azaroaren 5a (81 urte)
Hobiratze lekuaCemetery of San Amaro (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
KidetzaReal Academia Galega
Genero artistikoaolerkigintza
eleberria

Biografia

Coruñako Printzearen kalean jaio zen, goi burgesiako familia batean. Bere gurasoak Josefa Garrido Matos eta Manuel Herrera Hernández izan ziren. Jaioterrian bizi izan zen 1909ko abuztura arte. Urte horretan, Madrilera joan zen ahizpa batekin. Galiziara itzuli zen uda eta gabon garai bakoitzean -zehazki, Oleirosera, eta han idatzi zuen bere lanaren zatirik handiena-, Espainiako Gerra Zibilean behin betiko Coruñara itzuli zen arte.[1]

Ibilbidea

Bere literatur jarduera 1913an hasi zen, Madrilen Sorrisas e baágoas poema-liburua argitaratuz, Oleiroseko landa-giroan oinarrituta.

1913 eta 1925 urteen artean galizieraz argitaratu zituen bere lanak, garaiko intelektual eta galiziazaleekin harremanak izan zituen aldi berean. Francisca Herrerak neguak Madrilen ematen zituen arren, Galiziako inguru literiarioarekin harremana zuen. Horrela azaltzen da bere bigarren liburua, Almas de muller... Volallas n 'a luz! lanak Manuel Murgiaren hitzaurrea eramatea, eta berak Rosalia de Castroren Cantares Gallegos-en edizio baten hitzaurrea egitea, edo bere eleberrietako bi Lar eta Céltiga argitaletxe galiziarretan argitaratzea.[2]

Francisca Herrera Rosalia de Castroren bizilaguna, ikaslea eta laguna izan zen. Bere kabuz trebatu zen idazle gisa, nahiz eta bere garaiko estilo literarioari jarraitu zion. Galizieraz idatzi zuen ia obra osoa, baita gaztelaniazko eleberri batzuk ere: Pepiña, Réproba eta Familia de lobos.

Ideologia kontserbadoreak eta bere erlijiotasun sakonak eragin nabarmena izan zuen bere obran, eta emakumeak bere literaturaren ardatz izan ziren arren eta haienganako maitasun eta begikotasun handia erakutsi zuen arren, ez zen sufragio femeninoaren aldekoa.[1] Gaia ruralismoa, emakumeak ama gisa eta emakumeen ukoa izan ziren, "otzantasuna, gozotasuna, etsipena eta sakrifizioa" balio tradizionalak nabarmenduz. Era berean, bere testuetan argi utzi zituen aberatsen eta pobreen arteko eskubide desberdintasunak.[3]

Ricardo Carballo Calero filologo eta idazlearen arabera, Francisca Herreraren lanak galizieraren aberastasun linguistiko handia erakusten du eta bere "ahalegin pertsonal, linguistiko eta estilistiko berezia" nabarmentzen da. Gainera, "bidegabetzat" jo zuen "poeta hau gure antologietan ez agertzea".[4]

Francisca Herrera Garridoren etxeko plaka

Bere bertsoetan, baserritar bizitzaren eta herri arimaren sentimendu bat ikusten da, Rosalia de Castroren antzekoa, Cantares Gallegos gogorarazten duena. Carballo Calerok ondorioztatu zuen bere poemak, berez, bertsozko ipuinak direla, eta horietan elementu liriko eta sentimentalak garrantzi handia hartzen dutela pertsonaien ahotsaren bidez edo egilearen glosen bidez, "poemaren bizitzan beti bere kreaturekin lotuta".[4]

Hainbat kontakizun eta saiakera idatzi zituen, Néveda nobelaz gain, bere obrako ezagunena.

Galiziar Errege Akademia

1945eko martxoaren 4ko saioan, Akademiak kide numerario aukeratu zuen Lisardo R. Barreiroren hutsunea betetzeko, eta Galiziar Errege Akademian aukeratutako lehen emakumea izan zen. 1945eko apirilaren 11n – 38 egun geroago –, Herrerak Manuel Casás Akademiako presidenteari bidali zion sarrera-hitzaldia («Rosalia de Castro y los poetas de raza»-ri buruzkoa),[5] akademiko izateko ilusio handia adierazten zuen gutun batekin batera.[3]

1947ko urtarrilaren 17an – ia bi urte geroago – Casasek Herreraren hitzaldia eman zion Antonio Couceiro Freijomili, honek erantzun hitzaldia idatz zezan. 1949ko otsailaren 28an – handik bi urtera – Couceirok bere erantzun hitzaldia bidali zion Casasi.

Francisca Herrerak ez zuen gutuna irakurri, 1950eko azaroaren 4an hil baitzen.[4] Nahiz eta, ondorio guztietarako, idazlea korporazioko kide osoa izan, ez zen sarrera ekitaldia egin. Oraindik ez dakigu zergatik atzeratu zen Akademian sartzea.[6][3]

41 urte gehiago igaro behar izan ziren emakume batek Akademian postu bat bete zezan, eta Olga Gallego Domínguez idazlea izan zen 1986an.[7]

Galizierazko Letren Eguna

1986. urtean, Galiziako Festa da Palabra Silenciada aldizkariak, emakume-egiletzako edukietan zentratua, galizierazko literatura-testuetan, Francisca Herrera Garridoren irudiari buruzko monografikoa eskaini zuen. Aldizkariak idazlearen obra osoa argitaratzea aldarrikatu zuen, baita Galizierazko Letren Egunean omentzeko eskaera eta proposamena ere.[3]

Bere ibilbidea, batez ere 1987ko Galizierazko Letren Eguna berari eskaini zitzaionetik aurrera, hasi zen aitortzen.[2]

Francisca Herrera Garridoren hilobia (San Amaroko hilerria)

Francisca Herrera jaio zen etxe berean hil zen, eta San Amaro hilerrian lurperatuta dago.

Obra

Herrera Garridoren lana hainbat aldizkaritan banatuta dago, hala nola El Eco de Galicia, Cultura Gallega, Galicia, Alma Gallega, Nós, A. C. G., Galiziako Auto-Aero Clubeko aldizkaria, non poemak, argitaragabeak edo argitaratuak, saiakerak eta aipamenak egiten dituen.[7]

Saiakera

  • Rosalia de Castro. GRA-ko Sarrera-diskurtsoa. Hitzaldia irakurri gabe hil zen. Coruña: GRA, 2006

Poesia

  • Sorrisas e bágoas, 1913 (poema-liburua galizieraz)
  • Almas de muller...¡volallas na luz! 1915 (poema-liburua galizieraz)
  • Frores do noso paxareco, 1919 (poema-liburua galizieraz)

Narratiba

  • Néveda, 1920 (galizierazko eleberria)
  • A ialma de Mingos, 1922 (galizierazko eleberria)
  • Martes de Antroido, 1925 (galizierazko eleberria)

Narratiba gaztelaniaz

  • Pepiña, 1922 (eleberria gaztelaniaz)
  • Réproba, 1925 (eleberria gaztelaniaz)
  • Familia de lobos, 1928 (eleberria gaztelaniaz)

Kolaborazioak aldizkako argitalpenetan

  • "A muller galega", Nós, 6. zk., 1921.
  • "A neta da naipeira. Conto.", Nós: boletín mensual da cultura galega, 20. zk., 1925.
  • "Prólogo" a Cantares Gallegos. Madril: Páez, 1925.
  • "Canción d'a chúvia", Alma gallega: órgano oficial de la sociedad Casa de Galicia (Montevideo), 1927ko azaroa, 27. or.
  • "A Rosalía de Castro: a inmorrente resurxidora d-a poesía galega", Eco de Galicia (Habana), 12. urtea, 343. zenbakia, 1928ko azaroaren 10a, 24. or.
  • "Memoria de Luís Amado Carballo", Galicia: revista del Centro Gallego (Montevideo), 143. zk., 1928, 18. or.
  • "En memoria de Añón y Vicetto", Galicia: revista del Centro Gallego (Montevideo),138. zk., 1928.
  • "En el cincuentenario del Centro Gallego de Montevideo", Galicia: revista del Centro Gallego (Montevideo), 151. zk., 1929.
  • "De las memorias de un indiano", Galicia: revista del Centro Gallego (Montevideo),159. zk., 1930.
  • "A Nosa nai Galiza", Nós: boletín mensual da cultura galega, 91. zk., Día de Galicia 1931.
  • "Cartas de Sant-Yago al señor", A.C.G., 3. urtea, 26. zk., 1932ko uztaila, 11-12. or.
  • "A Rosalía de Castro", Cultura gallega, 73. zk., 1939ko uztaila, 10. or.

Erreferentziak

  1. «Francisca Herrero Garrido - Homenaxeado/a 1987 | Día das Letras Galegas | Día de las Letras Gallegas» diadasletrasgalegas.galiciadigital.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  2. Txantiloi:Gl-ES «Figuras homenaxeadas» Real Academia Galega (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  3. «Especial Francisca Herrera Garrido». Festa da palabra silenciada.
  4. Carballo Calero, Ricardo. «VIII. Los Epígonos.». Historia de la literatura gallega contemporánea. Tomo I.. Editora Nacional., 536-540 or..
  5. (Galizieraz) Garrido, Francisca Herrera; Freijomil, Antonio Couceiro. (2006-01-01). Rosalía de Castro. Real Academia Galega (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  6. (Gaztelaniaz) «Francisca Herrera en escritoras.com» escritoras.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  7. «ABC MADRID 17-11-1986 página 35 - Archivo ABC» abc 2019-08-20 (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.