Francis Poulenc
Francis Jean Marcel Poulenc (Paris, Frantzia, 1889ko urtarrilaren 7a – 1963ko urtarrilaren 30a) musikagilea eta piano-jotzailea izan zen.
Francis Poulenc | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1899ko urtarrilaren 7a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1963ko urtarrilaren 30a (64 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Poulenc-Manceaux (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Condorcet (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Charles Koechlin Ricard Viñes (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, piano-jotzailea, koreografoa eta libretista |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Groupe des Six (en) |
Mugimendua | modernism (en) musika klasikoa |
Genero artistikoa | opera musika klasikoa liturgical music (en) |
Musika instrumentua | pianoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
|
Bizitza
Ricardo Viñesekin egin zituen piano-ikasketak, eta ikasleak musikarako zuen gaitasuna ikusirik, Milhaud, Satie, Auric, Jean Cocteau, Casella eta beste musikagile batzuekin jarri zuen harremanetan. 1920. urtean harmonia-ikasketak egin zituen Koechlinekin, eta 1921. urtean Milhaudekin joan zen Vienara, eta Schoenberg, Berg eta Webern ezagutu zituen han. 1935. urtetik aurrera, Pierre Bernac baritonoaren piano-jotzaile izan zen, eta Europan eta Estatu Batuetan zehar ibili zen.
Poulencen musikan Debussy, Satie, Stravinski eta Ravelen eragina nabaria da. Les Six taldeko partaide izan zen, eta taldearen helburuak zintzoen bete zituena. Denetan erromantizismoaren kontrakoena, bromazaleena eta estilo aldetik soilena izan zen. Musikagile sentikorra, antiakademikoa eta etorri handikoa izan zen.
Kantu-bildumak argitaratu zituen, haien artean, Bestiaire (1919, Bestiarioa); Figure humaine (1945, Giza irudia) kantata; eliza-musika a cappella edo orkestrarako: Meza (1937); Litanies à la Vierge noire (Letaniak Ama Birjina beltzari); Quatre motets pour un temps de pénitence (Lau motete penitentzia-aldirako); Stabat Mater (1951).
Hiru opera idatzi zituen, pianorako lanak, haizezko tresnetarako lanak, sonatak biolin eta pianorako, kontzertuak piano bat edo bitarako, klaberako kontzertu bat.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francis Poulenc |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.