Francis Bell
Sir Francis Henry Dillon Bell (Nelson, 1851ko martxoaren 31 – Wellington, 1936ko martxoaren 13a) zeelandaberritar politikaria izan zen Zeelanda Berri lehen ministroa izan zen 1925eko maiatzaren 14tik 30ra.
Zuzenbidea ikasi zuen Cambridgeko Unibertsitatean eta Zeelanda Berrira itzuli zen Wellingtonen abokatu izateko.
Wellingtongo alkatea izan zen 1891tik 1893ra eta 1896tik 1897ra. Legebiltzarreko kide izan zen 1893tik 1896ra, eta gero abokatu lanbidera itzuli zen. 1912an Kontseilu Legegileko kide hautatu zuten, Erreformaren Alderdia ordezkatuz. William Masseyren gobernu erreformistan parte hartu zuen Barne Arazoetako ministro (1912 – 1915), Immigrazio ministro (1912 – 1920), Fiskal Nagusi (1918 – 1926), Osasun ministro (1919 – 1920) eta Kanpo Arazoetako ministro (1923 – 1926) karguetan.
1925eko maiatzaren 14an Massey hil zen eta Bellek ordezkatu zuen karguan. Lehen ministro postua hartu zuen lehen zeelandaberritarra izan zen. Bere alderdiko hautagaia izateari uko egin zion eta hamasei egunen ostean Gordon Coatesi utzi zion postua.