Francis Bacon (margolaria)
Francis Bacon (Dublin, Irlanda, 1909ko urriaren 28a - Madril, Espainia, 1992ko apirilaren 28a) margolaria izan zen.
- Artikulu hau dublindar margolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bacon».
Francis Bacon (margolaria) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dublin, 1909ko urriaren 28a |
Herrialdea | Irlandako Errepublika Erresuma Batua |
Bizilekua | Dublin Paris Monte-Carlo Londres |
Talde etnikoa | irlandarra |
Heriotza | Madril, 1992ko apirilaren 28a (82 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Capt. Anthony Edward Mortimer Bacon |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Dean Close School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta diseinatzailea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Berlin Paris Londres Monte-Carlo eta Tanger |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Accademia delle Arti del Disegno (en) |
Mugimendua | surrealismoa espresionismoa kubismoa Arte modernoa |
Genero artistikoa | erretratua Arte figuratiboa |
francis-bacon.com | |
Bizitza
Dublinen jaio zen, britainiar gurasoengandik. Parisen eta Berlinen ibili zen gaztaroan, eta 1929an Londresa itzuli zen, olio-pinturari bere kasa ekinez. 1944an suntsitu egin zituen bere obra gehienak, arrakastarik ez zuela lortzen ikusirik. Urte horretan ekin zion berriro margolari-lanari, oso bestelako oinarriekin, eta Gurutzaketa baten ondoko hiru irudiren azterketa triptikoa izan zen aro berriaren lehenbiziko obra. 1948an MoMAk Baconen obra bat erosi zuen, eta hurrengo urtean hainbat erakusketa egiten hasi zen. Haren obraren zati handi bat adiskideen erretratuak eta bere buruarenak dira: George Dyerren erretratua ispilu batean (1968), adibidez. Ezaguna da Behikiz inguratutako burua (1954) koadroa ere. Amorrua eta izua dira Baconen lanetan maiz ageri diren sentimendu nagusiak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.