Francesco Tuttavilla
Francesco Tuttavilla Tufo, San German eta Sassoneko dukea, (Napoli, 1604 – Madril, 1679ko urtarrilaren 30a) espainiar monarkiaren alde borrokatu zuen italiar noble eta militarra izan zen.
Francesco Tuttavilla | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Napoli, 1604 | ||
Herrialdea | Napoliko Erresuma | ||
Heriotza | Madril, 1679ko urtarrilaren 30a (74/75 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra eta politikaria | ||
Gradua | jeneral |
Espainiar armadan karrera egin zuen eta, 1664an, erregeak Nafarroako erregeorde izendatu zuen.
Biografia eta ibilbidea
Francesco Tuttavilla Tufo, San German eta Sassoneko dukea, 1604an jaio zen Napolin. Familia noblea izan zuen eta Ottavio Tuttavilla eta Porzia del Tufo izan zituen guraso. Erresuma hartako familiako feudoen jabe izan zen eta, Espainian, Albalá estatuaren jauna izan zen. Baita Peñausendeko komendadore ere, Santiago Ordenan.
Catalina de Cárdenas eta Colón de Toledo (1625-1707) izan zuen emazte eta, alargun zelarik, Puebla del Maestreko XIV. kondesa izan zen. Izan zituzten seme-alabak, baina ez zuen inork biziraun.
Portugalgo gerra
Gerra honetan, jeneral izan zen Extremadurako armadan.
Nafarroako erregeordea
1664ko apirilaren 21ean, Nafarroako erregeorde izendatu zuten, Astorgako markesaren ordez. Maiatzaren 23an iritsi zen Iruñeara eta hurrengo egunean egin zuen zin karguan.
1667ko azaroaren 15ean, Diego Caballero de Illescasek hartu zuen haren ordea, baina Francescok jarraitu zuen karguan beste 3 hilabetez. Erakunde guztiei agur esan ondoren joan zen Madrilera 1668ko otsailaren hasieran.
Kataluniako erregeordea
Sardinia eta Kataluniako erregeorde ere izan zen, Italiako kontseiluko kide eta beste hainbat kargu Filipe IV. aren erreinaldian. Baita estatu-kontseilari Karlos II.arekin ere.
Aurrekoa Antonio Pedro Sancho Dávila |
Nafarroako erregeordea 1664ko apirila-1668ko otsaila |
Ondorengoa Diego Caballero de Illescas |
Aurrekoa Manuel de los Cobos y Luna, Camarasako markesa |
Sardiniako erregeordea 1668ko abendua-1673ko urtarrila |
Ondorengoa Fernando Fajardo, Véleko markesa |
Aurrekoa Francisco Fernández de Córdoba, Sessako VIII. dukea |
Kataluniako erregeordea 1673ko abuztua-1675eko urria |
Ondorengoa Juan Pacheco Osorio, Cerralboko markesa |